129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A M E S K O A B A R R E N

Behin betikoz onetsirik Plan Orokorreko antolamenduko determinazio xehekatuen aldaketa, Hirigintza Arauetako 66. eta 67. artikuluei dagokiena

Ameskoabarrengo Udalak, 2005eko irailaren 16an egindako osoko bilkuran, erregelamenduak eskatzen duen quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 25/2002 Foru Legeko 79. eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

1. Behin betikoz onestea Plan Orokorreko Hirigintza Arauetako 66. eta 67. artikuluen ondoko aldaketa hau:

a) Abeltzaintzako instalazioen eta hiri-lurzoruaren artean gorde beharreko gutxieneko distantziak zehaztu ondoren, ondoko aldaketa eransten da 66. artikuluan:

"Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, Barindaon, San Martinen eta Zudairin badaude abeltzaintzako ustiategi finkatu zenbait kokatuak daudenak herri bakoitzean abeltzaintzako ustiategi berriek hiri-lurzoruaren mugatik gorde beharreko gutxieneko distantziak gorde gabe; bada, jarduera sailkaturako lizentzia badute edo ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuko Lehenbiziko Xedapen Iragankorrean aipaturiko jarduera erregistroan inskribaturik badaude, baimena eskuratu ahalko dute bai instalazioak handitzeko, gehienez ere % 50ean, bai behar diren eraikin nahiz eraikuntzak egiteko egungo legeen araberako ingurumeneko baldintza teknikoak betetzen direla bermatzearren, betiere Barindaoko eta San Martingo Kontzejuetako hiri-lurzorutik 100 metro linealera baino urrutiago badaude eta Zudairiko Kontzejuko hiri-lurzorutik 200 metrora baino urrutiago."

b) Ondoko aldaketa erantsiko da 67. artikuluan:

"Erlategien kokalekua, distantziak, erlauntzen kokagunea eta mugimendua, funtzionamendua eta jarduerari dagozkion gainerako alderdi guztiak arautuko dira, erlauntzak paratzeko eskaera egiten denean halako ustiategiak antolatzeko indarrean dauden oinarrizko arauen arabera arautu ere."

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura espediente osoaren ale bat igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko."

Behin betiko onespeneko egintza honen kontra, hautara, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Ameskoabarrenen, 2005eko irailaren 16an._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez de Guereñu.

Iragarkiaren kodea: L0519961