129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak honako erabaki hau hartu zuen 2005eko urriaren 11n egindako bilkuran: Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza hasiera batean onestea.

Aipatu erabakiarekin bat, delako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, bitartean herritarrek eta interesatuek erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2005eko urriaren 13an._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0520505