129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

Hasiera batez onestea 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten zerga diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan izandako aldaketak

Iruñeko Udalbatzak, 2005eko urriaren 20an egindako Osoko Bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, legezko den quorumarekin hartu ere:

«Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko urriaren 11n hartutako erabakia, 2006ko zergaldirako Ordenantza fiskalak eta Prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak aldatzeko Proiektua onesten duena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean zein 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat, ondokoa erabaki da:

1._Hasiera batez onestea ondoko zerrendan jasotako zergen eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzen eta tarifa-eranskinen aldaketak:

_Kudeaketa, Diru-bilketa eta Ikuskaritzarako Ordenantza Fiskala

_Lurraldeko Kontribuzioa.

_Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

_Lurren balioa handitzearen gaineko zerga.

_Agiriak luzatu eta bideratzea.

_Zaintza bereziko zerbitzuak.

_Lizentziak eta hirigintzako bestelako jarduketak.

_Ingurumena babestearen aldera kontrolatu beharrekotzat sailkaturiko jarduetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak.

_Udalaren erabaki, ordenantza eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertu eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak.

_Ibilgailuak eremu publikotik erretiratu eta horiek zaintzeko zerbitzua eta ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzekoa.

_Exekuzio aginduak, ordezko exekuzioak eta partikularrendako sorospenak.

_"San José" Udal Hilerriko zerbitzuak.

_Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak.

_Autobus geltokiari dagozkion zerbitzuak erabiltzea.

_Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko proba kimiko eta mikrobiologikoak, eta komun publikoen erabilera.

_Ezkontza zibilak.

_Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzea.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta eremu publikoan tokia erreserbatzea, ibilgailuen aparkaleku esklusibo gisa erabiltzeko, horiek gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako.

_Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen edozein erabilera pribatu edo aprobetxamendu berezi.

_Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan.

2._Hasiera batez onestea arau eta tarifa-eranskin orotan egindako aldaketak, hain zuzen, ondoko zerbitzuak eman edo udal jarduerak egiteagatik ezarritako prezioak arautzen dituzten hauetan:

_Udalaren lokalak erabiltzea.

_Udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto edo instalazioak erabiltzea.

_Adinekoendako Udal zerbitzuak.

_Premiazko ostatu-zerbitzua, Udalaren apartamentuetan.

_Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.

_Ikastaro monografikoetako matrikula, marrazkigintza, pintura eta Artearen esparruko beste ikasketa osagarrietarako.

_"Joaquin Maya" Udalaren Musika Eskola Bereziko ikastaroetan izena eman eta parte hartzea.

_Hezkuntza eta asistentziazko zerbitzuak, Udalaren haur eskoletan.

_Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako sarrerak, inskripzioak edo matrikulak.

_Zerbitzu medikoak eta albaitaritzakoak, desinfekzio parkea eta bainu-etxea.

_Hilobi-kutxen eta kutxa-gordailuak eta errautsetarako kolunbarioko hilarriak osaturiko multzoen salmenta, "San José" Udal Hilerrian.

3._Espresuki onestea prezio publikoak kostua baino txikiagoak izanen direla, espedientean jasotako agirian zehazturiko arauetan orotan, justifikazioa, betiere, agiri horretan jasoa delarik.

4._Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarra izaten segitzen dutela ondoko zerga, kontribuzio berezi eta tasen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

_Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

_Luxuzko gastuen gaineko Zerga: Bingoa.

_Hutsik dauden etxebizitzen gaineko Zerga.

_Kontribuzio bereziak.

_Autotaxiak eta alokatzeko bestelako ibilgailuak.

_Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen aprobetxamendu bereziak, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek eginak.

5._Aditzera ematea aldaketarik gabe segitzen dutela, eta, horrenbestez, indarra izaten, ondokoei dagozkien Arauek eta Tarifa-eranskinek:

_Ekipajeen zaindegi-zerbitzua, Sanferminetan.

_Udalaren garabi zerbitzua.

6._Hasiera batez onetsiriko Ordenantza Fiskalei eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauei egindako aldaketek, behin arauzko tramiteak bete eta gero, 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

7._Hiri-aberastasuna baloratzeko txostena eguneratuko da.»

Indarra duten xedapenak betez, espedientea Udaletxeko Idazkaritzan dago ikusgai. Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko urriaren 21ean._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0520892