129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRAFUENTES

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Udal honetan.

Mirafuentesen, 2005eko irailaren 27an._Alkatea, José Andrés Chasco Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L0520290