129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Unitateko aldaketa hasiera batean onetsirik

Alkateak emandako 230/05 ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Hasiera batez onestea Ollokiko UA1-B unitatearen mugaketaren aldaketa, Andrés Sanmiguel Barbero jaunak sustatu duena.

2. Espediente hori hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, 2005eko irailaren 2an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0520048