129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

E D I K T U A

Pablo Gil Morras jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, Cortesko Udalak, 2005eko apirilaren 14ko osoko bilkuran, idazkari lanpostua betetzeko merezimendu partikularren onespenari buruz hartu zuen erabakiaren aurka. Hori interesatu guztiei jakinarazten zaie, Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak 2005eko irailaren 1eko datarekin emandako probidentziari eta Cortesko Udalak 2005eko irailaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraituz, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko aukera izan dezaten.

Cortesen, 2005eko urriaren 4an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0520044