129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A R R O I T Z

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2005eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako herrilur hau desafektatzea:

Santa María parajean, 5. poligonoko 142. lurzatia, 8.753,30 metro karratukoa, eta 1027. lurzatia, 627,32 metro karratukoa. Desafektazioaren xedea da truke egitea Fernando Ruiz Osés jaunaren beste lur partikular batzuekin.

Aipatutako erabaki hori eta espedientea Udalaren idazkaritzan aztertzen ahalko dira.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arroitzen, 2005eko irailaren 3an._Alkatea, Antonio Barbarin Garisoáin.

Iragarkiaren kodea: L0519996