129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A Z K O I E N

Hasiera batez onetsirik C.1 unitatea birzatitzeko proiektua ("Conservas Guindumar")

Hona hemen Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 3an egindako bilkuran, hartutako erabakiaren xedapen-zatia:

1. Hasiera batez onestea hiri-lurzoruko C.1 unitatea (10. poligonoko 347, 348, 349, 350, 392 eta 716. lurzatiak) birzatitzeko proiektua, Alfredo Sarasa Asiain arkitekto jaunak erredaktatu duena, Conservas Guindumar, S.A. enpresak sustatu ondotik, honako determinazio hau ezarrita:

Aprobetxamenduaren lagapenari dagokion 100eko 10aren diru bidezko konpentsazioari gehitu beharko zaio BEZagatik dagokiona.

2. Proiektua 20 egunean jendaurrean egotea, hala ezartzen baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151 eta 76. artikuluetan. Aldez aurretik iragarkia jarri beharko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuari jakinaraztea, bera baita proiektuak ukitutako bide baten titularra.

Azkoienen, 2005eko urriaren 4an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0519958