129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguen deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen izendapenari buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzetik hasita, legezko baldintzak bete eta bake epaile titular edo haren ordezko izateko interesa dutenek eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan. Han eskuratuko dituzte eskabidea eta argibideak.

Allinibarren, 2005eko irailaren 19an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0519931