129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Biritxitu-XI. Unitate Integratuko GS1 eremuko xehetasun azterlana (kirol alderdia). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko irailaren 27an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-IRA-27 (5/UV).

Espedienteko agiria ikusirik eta 2005eko irailaren 16ko txosten teknikoarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Biritxitu-XI. Unitate Integratuko GS1 eremuko xehetasun azterlana (kirol alderdia).

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan.

Iruñean, 2005eko irailaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0519861