129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

124. etxe saileko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

124. etxe saileko xehetasun azterlana.

Ikusirik 124. etxe saileko xehetasun azterlana, Construcciones Martínez Chivite, S.A.k aurkeztu duena, Manuel Blasco arkitektoak prestatua.

Ikusirik Hirigintzako Udal Zerbitzuek emandako txostena (374.a) eta Udaleko Obren Batzordeak emana; biak ere adostasun txostenak.

Udalbatzak ondokoa erabaki du, aho batez:

1. 124. etxe saileko xehetasun azterlana hasiera batean onestea.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, 20 egunekoa, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Cintruenigon, 2005eko irailaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0519855