129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1634/2005 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Arritmia Unitaterako, bihotzeko ebakuntzako elektrofisiologiarako material sanitarioaren hornidura 2006. urtean kontratatzeko gastua onetsi eta esleitzeko espedientea irekitzen duena. (52/2006 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Arritmia Unitaterako, bihotzeko ebakuntzako elektrofisiologiarako material sanitarioaren hornidura 2006. urtean.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 291.025 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2005eko urriaren 13a.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: abenduaren 5a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2006ko urtarrilaren 5ean.

Klausula administratibo partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848-428866-43 telefonoan), eta www.navarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan (departamentuaren kontratazioetan sartu).

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoaren eredua: Kontratazioa arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina.

Iruñean, 2005eko urriaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0520470