118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ANSOAIN

Arau-hausteen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

1. Zehapen espedientearen ebazpena eman aurretik, interesatuak isuna % 30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.

2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste larriagatik, eta horren zehapena 301 eurorainokoa izan daiteke.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, lanegunetan, 8:00etatik 14:30ra.

5. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.

Antsoainen, 2005eko irailaren 26an._Jarduneko alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

ESPED. J A B E A MATRIKULA T O K I A EGUNA ORDUA ZENBAT. BSL ZEO ORD

2005/455 TRANS ECHARRI, S.L. NA-1912-BD - 2005-08-17 - 120,20 072.3 - -

2005/465 EXCAVACIONES JESUS GARCIA F, S.L. 9824 CNW - 2005-08-17 - 120,20 072.3 - -

2005/639 FNZ. ARAUJO G. Y MAESTRO J. MART. M.A. 3216 BVV - 2005-08-17 - 120,20 072.3 - -

2005/714 JOSE JOAQUIN PASTOR ACOSTA 7539 BNF LARRAZKO, (INDUSTRIALDEA) 2005-07-01 04:00 60,10 38,4 - 33

2005/793 EMILIO FERNANDO ALLER MARAÑON 3609 CMN LAPURBIDE, 14 2005-07-28 20:20 60,10 38.3 91.2 -

2005/795 RONAL DAVID SALAS ZUBIETA 4793 CLP LAPURBIDE, 3 2005-07-30 16:10 60,10 38.3 91.2 -

2005/796 ANGEL MARIA PEREZ CERVERA 3761 CSZ LAPURBIDE, 3 2005-07-31 20:36 60,10 38.3 91.2 -

2005/800 DANIEL ALEJANDRO YEPEZ FIERRO IB-9992-CY LAPURBIDE, 4 2005-08-02 16:30 96,16 39.2 94.2 -

2005/802 JUAN BAUTISTA BERRIO VAZQUEZ NA-2252-AX LAPURBIDE, Z.G. 2005-08-02 16:30 60,10 39.2 94.2 -

2005/803 FEDERICO GUILLERMO BLUMENTHAL A-9685-DL ARTURO KANPION, 6 2005-08-05 18:01 96,16 39.2.C 91.2.C -

2005/806 FERNANDO JARA LUSARRETA NA-9575-AW LERIN, 11 ZK.AREN PAREAN 2005-08-06 09:20 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/807 MARIA TERESA GASTON ERROZ NA-2878-W DIVINA PASTORA, 8 2005-08-06 09:25 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/808 PEDRO GARCIA ANTOÑANZAS 3883 CDP A. KANPION, 16 ZK.AREN PAREAN 2005-08-06 09:40 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/812 ALFONSO MUÑOZ JIMENEZ NA-0215-AU DIVINA PASTORA, 14 2005-08-09 17:50 96,16 38.3 91.2.M -

2005/813 IVAN RAFAEL SANAGUANO MONCAYO NA-1993-BC HARROBIEN ZEHARKALEA, 7 2005-08-09 19:35 60,10 38.3 91.2 -

2005/815 DORIN CONSTANTIN NA-4792-AP LAPURBIDE, 3 2005-08-10 21:20 60,10 38.3 91.2.M -

2005/844 JOSE HORACIO SALAZAR OSORIO NA-8942-AD LAPURBIDE, 14 2005-08-02 21:35 60,10 38.3 91.2 -

2005/849 BOFIA GARIN RODRIGO NA-4736-AF ARTURO KANPION, 4 2005-08-12 16:30 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/850 M. TERESA LOPEZ PEREZ DE URABAYEN NA-6936-AC LERIN ZEHARKALEA, 8 2005-08-15 01:20 96,16 39.2.E 94.2.E -

Iragarkiaren kodea: L0519316