118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2211/2005 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 24an eman 2064/2005 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena. Honen bidez bukatutzat eman zen hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Francisco Javier Vitrián Ezquerro atalburu izendatu zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 24ko 2064/2005 Ebazpenaren bidez, bidez bukatutzat eman zuen hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Francisco Javier Vitrián Ezquerro atalburutza baterako izendatu zuen.

Burutzaren izendapenean eta atxikirik dagoen erakundean akatsak gertatu direnez, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abuztuaren 24ko 2064/2005 Ebazpeneko akatsak zuzentzea. Honen bidez bukatutzat eman zen hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Francisco Javier Vitrián Ezquerro atalburu izendatu zen. Hau dioenean: "Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko buru", hau behar du: "Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atal Teknikoko buru". Hau dioenean: "Osasun Departamentua"; honela behar du, ordea: "Nafarroako Lan Osasunaren Institutua".

2. Honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Ebazpen hau jakinaztea mahaikideei, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan. Interesatuari aditzera ematen zaio honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari igorria, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2005eko irailaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0519173