118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2204/2005 EBAZPENA, irailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Gurutze Ubeda Echarri Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena, Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari lanetan aritzeko, eta hari lanpostu huts bat esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 12ko 2204/2005 Ebazpenaren bidez, Gurutze Ubeda Echarri Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari lanetan aritzeko, eta 4963 lanpostu hutsa esleitu dio, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari atxikirik eta Iruñean aritzeko.

Deialdia 2004ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Iruñean, 2005eko irailaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0519172