118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Hirigintza hitzarmena. Hasiera bateko onespena

Igantziko Udalak, 2005eko irailaren 9an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Guillermo eta Eugenio Antxordoki Echeverria jaunek sustatutako hirigintza hitzarmena, zeinaren xedea baita Igantziko 1. poligonoko 86. lurzatiari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren % 10 dirutan ordaintzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2005eko irailaren 13an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0519335