118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Udal katastroko 1. poligonoko 86. lurzatiaren urbanizazio proiektua Hasiera bateko onespena

Igantziko Udalak, 2005eko irailaren 9ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea udal katastroko 1. poligonoko 86. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Guillermo eta Eugenio Antxordoki Echeverria jaunek sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2005eko irailaren 13an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0519334