118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsita

Udalak 2005eko abuztuaren 25ean hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Lakuntzako 2. poligonoko 1223 eta 1224. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua, Errotabide Elkarteak sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik dauden guztiek komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten epe horretan.

Lakuntzan, 2005eko irailaren 14an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0519240