118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Garapen bidean dauden herrialdeendako dirulaguntza deialdia, 2005 urtea, Lizarrako Udalarena

Xedea: laguntzak ematea nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden Herrialdeak laguntzeko Egitarauen eta Proiektuen gauzatzea sustatzeko, espedientean dauden oinarri-erregulatzaileek xedatzen dutenaren arabera.

Laguntzen aurrekontua, gehienez: 54.348,40 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean.

Onuradunak: GGKEak eta irabazi-asmorik gabeko eta elkarte bezala erregistraturiko elkartasun erakundeak.

Aurkezteko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan adierazten dena. Oinarri hauek, gainerako nahitaezko dokumentazioarekin batera, Udal bulegoetan Elkartasunaren Negoziatuan egonen dira interesatuen eskura.

Lizarran, 2005eko irailak 13._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0518938