118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Andrés Gorricho kaleko 48an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-IRA-01 (7/CU)

"Andrés Gorricho kaleko 48an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoren (JOB, 2005eko ekainaren 21a), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Andrés Gorricho kaleko 48an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana, Antonio Gómez Couto jaunak sustatua, María Concepción Ramos Mateo andrea ordezkatuz.

2. Igor bekie erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuari eta ukitutakoei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko irailaren 5ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0518683