118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Onetsita Iruñeko Udalaren eta Aranguren ibarreko Udalaren arteko hirigintzako hitzarmena, udal mugapeak aldatzeko Lezkairu eta Mendillorriko mugetan.

Iruñeko Udalak, 2005eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-IRA-01 (6/CU)

"Jendaurreko epea iragan baita Udalbatzak 2005eko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki da onestea Iruñeko Udalaren eta Aranguren ibarreko Udalaren arteko hitzarmena, udal mugapeak aldatzeko Lezkairu eta Mendillorriko mugetan, erabaki honi erantsitako agiriari jarraituz, behar bezala eginbidetua baitago."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko irailaren 6an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0518682