118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

E D I K T U A

Larragako Alkatetzaren 2005eko irailaren 7ko 114/05 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da katastroko 2. poligonoko 607. hiri lurzatiaren xehetasun azterlana, hain zuen ere San Andrés kaleko 96 zenbakiari dagokiona. Sustatzailea Pedro J. Larraia Legarra da eta José Angel eta David Hermoso de Mendoza Urrizola arkitektoek prestatu dute. EHAEOko Nafarroako Ordezkaritzak 2005eko uztailaren 5ean ikus-onetsi zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen da interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Larragan, 2005eko irailaren 7an._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0518663