118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Vianako Udaleko alkate udalburuak, ondoko ebazpen hau eman du behean adierazten den egunean:

Ikusirik Vianako Udal Planeko UE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Udal honek sustatua baita.

Ikusirik, Udaleko legelari-aholkulariaren aldeko txostenak, bai eta Estellerriko EEZB Hirigintza Zerbitzuarena.

Kontuan hartuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 176. artikuluetan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatutakoToki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluko j) letran, 1. lerroaldean ezarritakoa, alkateari ahalmena ematen baitio hirigintza kudeatzeko bitartekoak hasiera batez onesteko, birzatiketa proiektu bat adibidez. Bada, horiek horrela:

Ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea Vianako Udal Planeko UE-5 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Udal honek sustatua baita.

2. Jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitartutako egunkarietan iragarkia jarrita, hogei egun balioduneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Vianan, 2005eko irailaren 6an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0518662