118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARRARATS

2005eko aurrekontua behin betiko onetsirik

2005eko aurrekontua hasiera batez onesteko erabakia 94. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2005eko abuztuaren 8an; jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik dago eta, 2/1995 Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, iragarri egiten da behin betiko onespen hori eta kapituluka laburturik ematen:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 880,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 11.400,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretakoak: 21.350,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 33.630,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 250,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.180,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 900,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.980,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 20.300,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 2.020,00 euro.

Gastuak, guztira: 33.630,00 euro.

Arraratsen, 2005eko irailaren 6an._Alkatea, Miguel Angel Oscoz Arce.

Iragarkiaren kodea: L0518698