118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

CORTES

Desjabetzeari buruzko espedientea abiarazteko erabakia

Cortesko Udalak, 2005eko irailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena._"Zolatzea eta sareak berritzea Cortesko (Nafarroa) Tudela eta Carmen Bellido kaleetan (NA-5200 errepideko zeharkalea)" izeneko proiektua onestea, desjabetzapen espedientea abian jartzea eta aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea.

Bigarrena._Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenarekin batera heldu baitira.

Hirugarrena._Proiektua, berak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean egotea 15 egun baliodunean, interesatuek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Cortesko udal bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak eta proiektua.

Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Borzgarrena._Ebazpen hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Cortesen, 2005eko irailaren 20an._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

ZOLATZEA ETA SAREAK BERRITZEA CORTESKO (NAFARROA) TUDELA ETA CARMEN BELLIDO KALEETAN (NA-5200 ERREPIDEKO ZEHARBIDEA)

Ukitutako ondasun eta eskubideak

Cortesko udal mugapea

COR-01 IBERDROLA, S.A. 78 4 87 Lurzorua-industri nabea

Orreaga etorb, 7

31002 Iruña (Nafarrroa)

COR-02 María Pilar Catalán Asín 281 5 421 Lurzorua

San Ignacio de Loyola, 3

31530 Cortes (Nafarroa)

COR-03 Carlos Cunchillos Lostao 372 5 422 Lurzorua

Doctor Cerrada, 24-26 "Las Bétulas"

50005 Zaragoza (Zaragoza)

COR-04 José Calvillo Castro 19 5 78 Lurzorua

Tudela, 48.

31530 Cortes (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: L0519181