118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UBANI

Hiri-lurzati baten salmenta

Ubaniko Kontzejuak, 2005eko irailaren 9ko bilkuran, erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkantea egitea Ubaniko (Zabaltza) 1. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren 1. lurzatia saltzeko; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 132. artikuluan eta Ondasunen Erregelamenduaren 127.ean ezarritakoari jarraikiz.

Lurzatiak 126 m²-ko azalera du eta eraikigarritasuna, 212,79 m²-koa.

Lurzatiaren hasierako prezioa 47.886,18 eurokoa da (berrogeita zazpi mila zortziehun eta laurogeita sei euro eta hemezortzi zentimo), BEZa kanpo.

Enkantea Ubaniko Kontzejuaren egoitzan eginen da, 2005eko urriaren 31n, goizeko zortzietan.

Salmenta arautuko duten baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura dago Ubaniko Kontzejuan, Zabaltzako Udaletxean, eta Copia kopiadendan, Pio XII.a, 13 zk.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ubanin, 2005eko irailaren 12an._Kontzejuko burua, Francisco Javier Oroz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0519103