118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UBANI

Sei hiri-lurzati salgai lote bakarrean

Ubaniko Kontzejuak, 2005eko irailaren 9ko bilkuran, erabaki zuen plegu itxien bidezko enkantea egitea Ubaniko (Zabaltza) 1. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. lurzatiak saltzeko; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 132. artikuluan eta Ondasunen Erregelamenduaren 127.ean ezarritakoari jarraikiz.

2, 3 eta 4. lurzatiek 98na m²-ko azalera dute eta eraikigarritasuna, 212,79na m²-koa.

5. lurzatiak 95,97 m²-ko azalera du eta eraikigarritasuna, 212,79 m²-koa.

6. lurzatiak 97,28 m²-ko azalera du eta eraikigarritasuna, 212,79 m²-koa.

7. lurzatiak 126 m²-ko azalera du eta eraikigarritasuna, 212,83 m²-koa.

Kargarik gabekoak dira 6 hiri-lurzatiak (urbanizaturik daude eta ordaindua dute hirigintzako aprobetxamenduaren % 10).

Aipatu 6 lurzatien lotearen hasierako prezioa berrehun eta laurogeita zazpi mila hirurehun eta hamazazpi eurokoa da (287.317 euro), BEZa kanpo.

Enkante honetan parte hartzen dutenek Ubaniko Kontzejuaren Erregistroan edo Zabaltzako Udalaren Erregistroan aurkeztuko dituzte eskaintzak, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Salmenta arautuko duten baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura dago Ubaniko Kontzejuan, Zabaltzako Udaletxean, eta Copia kopiadendan, Pio XII.a, 13 zk.

Proposamenak Ubaniko Kontzejuaren egoitzan irekiko dira, urriaren 30ean, 19:00etan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ubanin, 2005eko irailaren 12an._Kontzejuko burua, Francisco Javier Oroz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0519101