118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Enkantea, Tuterako Udalaren lorategiak 2006. urtean landarez hornitzeko

Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko irailaren 9an hartutako erabakiaren bidez, goiburuan aipatzen den lizitazioa onetsi zuen, prozedura irekiaren eta tramitazio arruntaren bidez egin dadin, jarraibidetzat hartuz egintza horretan berean onetsi zen baldintzen agiria, zeina interesatuen eskura baitago Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Udaletxeko beheko solairuan.

Hona hemen gehieneko hasierako prezioa, BEZa barne:

_1. lotea: 40.000,00 euro.

_2. lotea: 32.000,00 euro.

Parte hartu nahi dutenek ondoko behin-behineko fidantzak utzi beharko dituzte:

_1. lotea: 800,00 euro.

_2. lotea: 640,00 euro.

Proposamenak Tuterako Udalaren Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan aurkeztuko dira, jendea hartzeko orduetan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 9:30etatik 13:30etara), hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko irailaren 12an._Bulego Teknikoaren eta Zerbitzu Kontratatuen zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0519105