118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MIRANDA-ARGA

Lehiaketa, Miranda-Argako Udal Plan Orokorra prestatzeko laguntza teknikoaren kontrataziorako

Honen bitartez lehiaketa irekirako deia egiten da, Miranda-Argako Udal Plan Orokorraren proiektuaren prestaketa adjudikatzeko. Hona hemen edukia:

I._Xedea. Miranda-Argako Udal Plan Orokorra prestatzeko laguntza teknikoaren kontratazioa.

II._Adjudikatzeko bidea: lehiaketa. Prozedura: irekia. Izapidaketa: arrunta.

III._Hasierako prezioa: kontratuaren aurrekontua, hau da, hasierako prezioa 60.000,00 eurokoa da (BEZa barne).

IV._Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

V._Behin betiko bermea: adjudikazioaren ehuneko 4.

VI._Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo eta ekonomikoen pleguan, eta klausula teknikoen pleguan aipatzen da; plegu horiek posta elektronikoaren bidez eskatzen ahalko dira "ayun.miranda@terra.es" helbidean edo zuzenean eskuratu, udal bulegoetan.

Miranda-Argan, 2005eko abuztuaren 22an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0517875