118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A I E G I

Lehiaketa publikoa, "San Lázaro, Zuloandia, Alto la Fuente eta kiroldegiko kaleak eta San Cipriano plaza zolatzea" izeneko obra adjudikatzeko

Aiegiko Udalak lehiaketa eginen du obra hau kontratatzeko:

Kontratuaren xedea: San Lazaro, Zuloandia, Alto la Fuente eta kiroldegiko kaleak, eta San Cipriano plaza zolatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa; prozedura irekia.

Kontrata bidezko aurrekontua: 551.567,01 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea, gehienez ere: 6 hilabete.

Behin-behineko bermea: kontratuko aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Aiegiko Udalaren erregistro orokorrean, hogei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean. Eskaintzak deialdi honen bukaeran agertzen den ereduari jarraituz aurkeztuko dira.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Proiektua eta klausula administratibo orokorren, partikularren eta agindu tekniko eta ekonomikoen pleguak interesatuen eskura daude Udaleko bulegoetan eta Sericolor dendan (Urederra ibaia, 7, Lizarra).

Aiegin, 2005eko irailaren 7an._Alkate udalburua, José Artiz Segura.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena ............................... helbidea ............ NANa ............... Nire izenean edo merkataritza elkarte hau ordezkatuz .................................. Aiegiko Udalak San Lazaro, Zuloandía, Alto la Fuente eta kiroldegiko kalea, eta San Cipriano plaza zolatzeko obrarako iragarritako lehiaketaren berri izan dut eta hura osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, prestatutako proiektuari hertsiki lotuz eta klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak betez, hain zuzen ere zenbateko honen aldera: ........... (letraz eta zenbakiz) ................ euro, (BEZaren % 16 barne)

alegia, hasierako prezioa % .......... beheratuta (............... euro).

2005eko .............aren ............(e)an.

Aiegin, 2005eko irailaren 7an._Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0519068