118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

63/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Toki Administrazioko kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Luis García Rodrigo jauna Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko buru izendatzen duena. Izendapenak irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 27. artikuluko 3. idatz-zatiarekin bat, bulego guztietan buru bana izanen da, Foru Komunitateko Funtzio Publikoari buruzko legerian xedaturikoarekin bat izendatuko dena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak, 1. idatz-zatian, xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa zer departamenturi dagoen atxikia eta bertako titularrak izendatuko dituela bulegoburuak bitarte baterako.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Luis García Rodrigo jauna Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 26an._Toki Administrazioko kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0519202