118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TORRES DEL RIO

2005eko plantilla organikoa onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan eta honekin bat datorren legerian agindutakoa betez, Torres del Rioko Udalak, 2005eko abuztuaren 24an egin osoko bilkuran, 2005. urterako plantilla organikoa onestea erabaki zuen aho batez. Hona hemen:

Araubide administratiboko langileak

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: % 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Armañantzasko eta Elizagorriko Udalekin partekatua.

Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna (10 ordu)

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluko xedapenak eta, honek hala aginduta, 276.1 artikulukoak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Torres del Ríon, 2005eko irailaren 5ean._Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0518700