118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E G U E S I B A R

Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eguesibarko Udalaren Musika Eskolako akordeoi irakasle izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak Laura Celaya Alvarez andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2005eko apirilaren 29an).

Eguesen (Eguesibar), 2005eko irailaren 20an._Epaimahaiburua, Estefanía Clavero Bezunegui.

Iragarkiaren kodea: L0519178