118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LAPOBLACION

Udalerritik kanpo izateagatik, alkatea ordezkatzea

Udalerritik kanpo izanen naiz aurtengo irailaren 5etik irailaren 15era bitartean, udako oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean _kanpoan izateagatik, adibidez_ alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek hartu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzan ematen dekretu bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzaren nondik norakoa, eta abuztuaren 24tik aitzina izanen du eragina eskuordetzak; hori, edonola ere, ez da eragozpen izanen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar izateko.

Ebatzi dut: Santos Martínez Alonso alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark bere gain hartu eta 2005eko irailaren 5etik irailaren 15era arte beteko ditu.

Lapoblacion-Meanon, 2005eko irailaren 2an._Alkatea, Eduardo Remírez Ocio.

Iragarkiaren kodea: L0518688