118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERGOIENA

Ordenantzetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Ergoienako Udalak, 2005eko abuztuaren 31eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitzak zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ergoienan, 2005eko irailaren 6an._Alkatea, Fernando Etxauri Gallardón.

Iragarkiaren kodea: L0518687