118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

Hirigintzako Udal Planeko aldaketa behin betiko onetsita

Leringo Udalak, 2005-09-01ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Udal Planeko aldaketa. Lourdes Lacabe Alonso andreak katastroko 1. poligonoko 555 eta 556. lurzatietan, hau da, Cofradía kaleko 4 eta 6 zenbakietan sustatutako Udal Planeko aldaketa xehekatuak, 2005eko ekainaren 2ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi ondotik, jendaurrean egoteko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik, Nafarroako Gobernuak luzatutako txostena, zinegotzi guztiek aho batez, legez eskatutako gehiengoaren quorumarekin alegia, honako hau erabaki dute:

1. Behin betiko onestea Lourdes Lacabe Alonso andreak sustatuako Udal Planeko aldaketa, hain zuzen ere katastroko 1. poligonoko 555 eta 556. lurzatiei buruzkoa, 2005eko ekainaren 2an hasiera batez onetsi zen bezala.

2. Onetsitako espedientea erregelamenduaren arabera tramitatzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lerinen, 2005eko irailaren 5ean._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0518699