118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Trafikoari buruzko ordenantza

Udal honek, 2005eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"Corellako Trafikoari buruzko ordenantzan ezarritako zehapenak egokitu behar baitira puntukako gidabaimena eta lizentzia arautzen dituen uztailaren 19ko 17/2005 Legera; kontuan hartuz, orobat, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna aldatu dela.

"Kontuan hartuz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1990 Foru Legearen 324. artikuluak eta hurrengoak, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Corellako Trafikoari buruzko ordenantzako trafikoko zehapenen zenbatekoen aldaketa.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean uztea hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten."

Corellan, 2005eko irailaren 5ean._Alkatea, Ramón Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0518701