118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

981/2005 EBAZPENA, irailaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Iñaki Suso Espadas jaunak eta Virginia de Antonio Guruceaga andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea (168/2005 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena.

Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Iñaki Suso Espadas jaunak eta Virginia de Antonio Guruceaga andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak ekainaren 7an eman zuen 665/2005 Ebazpenaren kontra. Ebazpen hark Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Laguntzaileen Eskalako hamaika lanpostu huts betetzeko deialdiaren lehen hautaprobako emaitzen kontra interesatuek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baztertu zuen. Deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorearen maiatzaren 20ko 765/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, bai eta interesatuei agertzeko eskatu ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluei jarraikiz.

Horrenbestez, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._Iñaki Suso Espadas jaunak eta Virginia de Antonio Guruceaga andreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ekainaren 7an eman zuen 665/2005 Ebazpenaren kontra aurkezturiko 168/2005 errekurtsoaren espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea . Ebazpen hark Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Laguntzaileen Eskalako hamaika lanpostu huts betetzeko deialdiaren lehen hautaprobako emaitzen kontra aurkeztutako errekurtsoa baztertu zuen. Deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorearen maiatzaren 20ko 765/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Interesatuei dei egiten zaie, egoki baderitzote, demandatu gisa autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

Hirugarrena._Ebazpen hau Iñaki Suso Espadas jaunari, Virginia de Antonio Guruceaga andreari eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko irailaren 12an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0518999