118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

980/2005 EBAZPENA, irailaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Mendía Ruiz Arzoz andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea (155/2005 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena.

Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian María Mendía Ruiz Arzoz andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak apirilaren 26an eman zuen 480/2005 Ebazpenaren kontra. Ebazpen hark Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Laguntzaileen Eskalako hamaika lanpostu huts betetzeko deialdiaren lehen hautaprobako emaitzen kontra interesatuak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baztertu zuen. Deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen maiatzaren 20ko 765/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, bai eta interesatuei agertzeko eskatu ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluei jarraikiz.

Horrenbestez, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea María Mendía Ruiz Arzoz andreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen apirilaren 26ko 480/2005 Ebazpenaren kontra aurkeztutako 155/2005 errekurtsoaren espediente administratiboa. Ebazpen hark Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Laguntzaileen Eskalako 11 lanpostu huts betetzeko deialdiaren lehen hautaprobako emaitzen kontra interesatuak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baztertu zuen. Deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen maiatzaren 20ko 765/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesatuei dei egitea, egoki iruditzen bazaie, autoetan demandatu gisa agertzeko, ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

Hirugarrena._Ebazpen hau María Mendía Ruiz Arzoz andreari eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko irailaren 12an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0518998