118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

3597/2005 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zahar etxeko egonaldietan sortutako zorra kitatzea erreklamatzen duena.

Ikusirik Kudeaketa Zuzendariordetzak egindako txostena, non agerian gelditzen baita zerrendan ematen diren pertsonek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin egin duten zorra, zahar etxeko egonaldietan sortua.

Espedientearen zenbakia: 001-003325-1994. Zorduna: Anastasia Jiménez Sánchez. Zenbatekoa: 19.287,42 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-000023-2000. Zorduna: Petra Murillo Reta. Zenbatekoa: 35.354,49 euro.

Abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak, zahar etxeen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpena arautzen duenak, ezartzen du zahar etxeen erabiltzaileek sortutako zorra eskagarria izanen dela edozein arrazoirengatik zerbitzu-emateari uzten zaionean, eta zor horiek zuzenbide publikoko dirusarreratzat onartzen dira. Horregatik, kontuan harturik halaber Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako Erabakia, onartzen baititu erakunde autonomoak zuzenean edo zeharka kudeatutako zerbitzuak emateagatik aplikatuko diren tarifak eta haiek aplikatzeko arauak, bidezko da zorpeko zenbatekoa erreklamatzea.

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duenak, ezartzen du mortis causa ondorengoek kausatzailearen betebeharren gainean erantzukizuna dutela, jaraunspena eskuratzeko legeria zibilean ezarritakoarekin bat. Jaraunspena banatu gabe dagoen bitartean, zilegi izanen da dirubiltze kudeaketak herentziaren ondasun-eskubideen kontra jotzea, herentziaren ordezkaritza edo administrazioa bere duena hizketa-lagun dela. Unitate ekonomiko edo ondare bereizi diren entitate, elkarte, herentzia jasogabe eta ondasun komunitateen kasuan, haien ordezkari diharduenak izanen du ordezkaritza, modu fede-emailean frogatzen bada; inor ez badute izendatu ordezkari, itxuraz kudeaketa edo zuzendaritza lanetan aritzen dena hartuko da halakotzat, eta halakorik ez bada, entitatea edo komunitatea osatzen duten bazkide edo partaideetako edozein.

Prozedurari hasiera eman izana jakinarazirik bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai interesatuak izan litezkeenen azken helbide ezaguneko Udaletxeko iragarki oholean, haiek ez dute alegaziorik aurkeztu horretarako emandako epean.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzak, urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dituen ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Ondoko pertsona hauek zahar etxeetan egon ziren bitartean sortutako zorrak haien jaraunspen jasogabearen edo jaraunsle ezezagunen ondasun eta eskubideei erreklamatzea.

Espedientearen zenbakia: 001-003325-1994. Zorduna: Anastasia Jiménez Sánchez. Zenbatekoa: 19.287,42 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-000023-2000. Zorduna: Petra Murillo Reta. Zenbatekoa: 35.354,49 euro.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, balizko interesatuek ikas dezaten, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik kontaturik, hilabeteko epean. Halaber ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Kudeaketa Zuzendariordetzari.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 24an._Zuzendari-kudeatzailea, Nicolás Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F0518974