118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

807/2005 EBAZPENA, irailaren 13koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Fondo Europeo de Formación Empresarial" Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimen berria ematen diona, helbidea Uhartera eraman baitu.

Ikusirik José Ramón Lacosta Aznar jaunak, "Fondo Europeo de Formación Empresarial" Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuko entitate titularraren ordez, ikastetxe horretarako baimen berria lortzeko egin duen eskaera, egungo helbidea Iruñeko Magdalena kaleko 3. zenbakitik Uharteko Pérez Goyena kaleko 30. zenbakira eraman baitute.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalak emaniko adostasun txostena.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. "Fondo Europeo de Formación Empresarial" Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31008864) ireki eta jarduteko baimen berria ematen zaio, egungo helbidea Iruñeko Magdalena kaleko 3. zenbakitik Uharteko Pérez Goyena kaleko 30. zenbakira eraman baitu.

2. Helbide berria izanda ere, ikastetxearen osaera juridikoan ez da aldaketarik. Hona hemen:

_Berariazko Lanbide Heziketako "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa, "Administrazioa" lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 2 unitate (1 lehen kurtsokoa eta 1 bigarren kurtsokoa) goizeko txandan, gehienez ere 60 ikastoki izanen dituztenak, eta 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehen kurtsokoa eta 1 bigarren kurtsokoa), gehienez ere 60 ikastokikoak.

_Berariazko Lanbide Heziketako "Idazkaritza" goi mailako heziketa zikloa, "Administrazioa" lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 2 unitate goizeko txandan, gehienez ere 60 ikastoki izanen dituztenak, eta 2 unitate arratsaldeko txandan, gehienez ere 60 ikastokikoak.

_Berariazko Lanbide Heziketako "Merkataritzaren kudeaketa eta Marketina" goi mailako heziketa zikloa, "Merkataritza eta Marketina" lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: unitate 1, gehienez ere 30 ikastokikoa, goizeko txandan, eta unitate 1 arratsaldeko txandan, 30 ikastoki dituena gehienez ere.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igorriko zaio ikastetxe interesatuko titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Zerbitzura, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lanbide Irakaskuntzak Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera, Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2005eko irailaren 13an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0519003