118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

806/2005 EBAZPENA, irailaren 13koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Mutiloabeitiko "Luis Amigó" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduaren baimena aldatzen duena, unitateak gehitu baitira.

José Manuel Durá Cervera andreak eskaera bat aurkeztu du Mutiloabeitiko "Luis Amigó" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduaren izenean, ikastetxeari Haur Hezkuntzan beste adar bat, hirugarrena, hiru unitate dauzkana, abian jartzeko baimena behin betikoz eman dakion.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Mantentze Atalak emaniko adostasun txostena ikusirik.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua, araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezartzen duena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Mutiloabeitiko "Luis Amigó" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduaren, 31000580 kodea duenaren, baimena aldatzea, Haur Hezkuntzan 3 unitate gehitu baitira. Hemendik aurrera, behin betikoz, 9 unitate izanen ditu hezkuntza maila horretan.

2. Horren ondorioz, data horrexetatik aurrera, indarrik gabe geldituko da ikastetxeak hezkuntza maila horretako unitate baterako duen behin-behineko baimena.

3. Beraz "Luis Amigó" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduak osaera juridiko hau izanen du:

_Haur Hezkuntza: 9 unitate, gehienez ere 225 ikastoki.

_Lehen Hezkuntza: 12 unitate, gehienez ere 300 ikastoki.

4. Eskolatze beharrak direla eta, ikastetxeak Lehen Hezkuntzako unitate baterako aldi baterako duen baimenari eutsiko dio, horri buruzko arautegian xedatu bezala.

5. Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntza itundua duenez gero, Foru Agindu honen bidez baimentzen diren unitateen egiazko funtzionamendurako arlo horretako arauak bete beharko dira.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuko titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2005eko irailaren 13an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0519004