118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

805/2005 EBAZPENA, irailaren 13koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2005/06 ikasturterako soilik Esako "San Esteban" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren irekialdia behin-behinekoz luzatzen duena, Haur Hezkuntza emateko.

Ikusirik garai hartako 3-5 urte bitarteko haurren kopurua, eta kontuan hartuta Esako Udalaren eskabidea, azaroaren 12ko 532/2002 Foru Aginduaren bitartez, herri horretako ikastetxe publikoa 2002/03 ikasturtean berriz irekitzea xedatu zen, Haur Hezkuntzako 2. zikloa emateko.

2003/04 eta 2004/05 ikasturteetan ere ireki zen.

Komeni da ikastetxe hori 2005/06 ikasturtean lanean aritzea, hasiera batean ireki eta hurrengo ikasturteetan segitzeko inguruabarrek bere horretan baitiraute.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publiko, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendua onesteko otsailaren 10ean eman eta martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 24/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Esako "San Esteban" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren irekialdia (ikastetxeko kodea: 31007501) behin-behinekoz luzatzen da, 2005/2006 ikasturterako Haur Hezkuntza emateko (3-5 urte).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Esako "San Esteban" Ikastetxe Publikora, Esako Udalera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura eta gainerako zerbitzuetara, Araubide Administratiboaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2005eko irailaren 13an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0519001