118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

811/2005 EBAZPENA, irailaren 13koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur Hezkuntzako etapan Gaztelania, D ereduko Euskara, A ereduko Euskara eta Matematika irakasgaien errendimendu adierazleak ezartzen dituena.

Urriaren 8ko 279/2004 Foru Aginduak Atlante Proiektua ezarri zuen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzeko. Oinarrizko gaitasun horiek hizkuntza eta matematika baitira, Hezkuntza Departamentuak Lehen Hezkuntzako Gaztelania, D ereduko Euskara, A ereduko Euskara eta Matematika irakasgaien errendimendu adierazleak prestatu ditu, eta ebazpen honetan, berriz, Haur Hezkuntzako irakasgai horiei dagozkienak ematen dira argitara. Adierazleek argi eta zehatz ezartzen dituzte Haur Hezkuntzako ikasleek, etapa bukatzean, beren adinaren eta gaitasunaren arabera lortu behar dituzten helburuak, eta ebaluaziorako ezinbesteko erreferenteak dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1._Nafarroako Haur Hezkuntzako Gaztelania, D ereduko Euskara, A ereduko Euskara eta Matematika irakasgaien errendimendu adierazleak biltzen dituen I. eranskina onestea.

2._Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3._Ebazpen hau igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera, Irakasleen Prestakuntza Atalera eta Curriculum Diseinu eta Garapenerako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko irailaren 13an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

MATEMATIKA

1._Zenbakiak eta kalkulua

1. Zenbakien izenak ezagutzea: zero, bat, bi, hiru ...

2. Ordena finkoa duten zenbakiak ezagutzea (bat, bi, hiru ...).

3. Emandako zenbaki baten aurreko eta ondoko zenbakiak zein diren esatea. (aurretik eta atzetik)

4. Zenbakiak batetik hamarrera, banan-banan eta binaka, gorako eta beherako ordenan (zuzenean eta alderantziz).

5. Ekintza edo gertaera errepikakorrak (txaloen, urratsen laguntzarekin ...) kontatzea zenbait maiztasun erabiliz.

6. Gehi eta gutxi adierazpenak ezagutzea.

7. Bi objektu bildumaren artean, zenbaki handiago bat edo txikiago bat zein bildumatan dagoen zehaztea.

8. Bi bildumak objektu kopuru bera izan dezaketela ulertzea, edozein izanik ere objektu horien tamaina.

9. Kopuru bera grafikoki irudikatzea, objektu desberdinak dituzten bildumak erabiliz.

10. Zenbakia pertsona kopuru zehatz batekin lotzea, objektuak banatu behar direnean.

11. Objektu edo irudikapen kopuru txiki bati dagokion zenbakia zein den ezagutzea.

12. Zenbaki arrunten grafia ezagutzea.

13. 0tik 10 bitarteko zenbakiak bereiztea.

14. 0tik 10 bitarteko zenbakiak irakurtzea.

15. 0tik 10 bitarteko zenbakiak idaztea.

16. Lehenetik hamargarrenera bitarteko ordinalak zuzen erabiltzea.

17. Zerotik hamarrera bitarteko zenbakiak idatziz ordenatzea.

18. Emandako bi zenbakiren artean, zein den zenbakirik handiena eta zein txikiena zehaztea.

19. Bilduma bateko objektuen kopurua irudikatzen duen zenbakia idaztea.

20. Emandako zenbaki bat adierazten duten objektuen kopurua grafikoki irudikatzea.

21. Multzo batetik elementuak hartzea, zenbaki jakin batek adierazten dituen bezainbat.

22. Bilduma bateko elementuak kontatzea.

23. Jakitea kopurua eta zenbakia handitu egiten direla, emandako bilduma bati elementuak gehitzen zaizkionean.

24. Jakitea kopurua eta zenbakia murriztu egiten direla, emandako bilduma bati elementuak kentzen zaizkionean.

25. Eguneroko egoeretan bikoitza eta erdia kontzeptuak egoki adieraztea.

26. Norberak, bere esperientziatik abiaturik, zenbakien erabilgarritasuna frogatzen duten egoerak identifikatzea, besteak beste: egutegia, igogailuak, autobusak, jokoak, etab.

27. Interesa izatea zenbakia zer den eta zenbaki hori eguneroko bizitzan nola aplika daitekeen jakiten.

28. Haurrak bere inguruan behar dituen zenbakiak egoki erabiltzea.

29. Zenbakizko kalkulua erabili beharreko benetako egoera bat ebaztea.

2._Magnitudeak eta neurriak

30. Luzerari buruzko kontsignetan emandako (luze, oso luze, labur ...) nolakotasunak dituzten objektuak adieraztea.

31. Neurketetan erabilitako hau baino gehiago, bezainbat, hau bezainbat, hau baino gutxiago adieazpenak ezagutzea.

32. Neurketetan erabilitako hau baino gehiago, bezainbat, hau bezainbat, hau baino gutxiago adieazpenak aplikatzea.

33. Objektuak luzeraren, azaleraren edo bolumenaren arabera konparatzea.

34. Zenbait luzera, azalera eta bolumenetako objektuak irudikatzea.

35. Luze, zabal, altu, lodi eta mehe hitzak egoki erabiltzea.

36. Luzera bat aldatzea beste luzera berdin bat gehituz.

37. Neurriaren emaitza adieraztea kopurua eta magnitudea zehaztuz.

38. Objektu bat neurtzeko estrategiak erabiltzea.

39. Neurketa jakin batzuk egiteko unitaterik egokiena hautatzea.

40. Urrun eta hurbil hitzak distantzia luzeekin eta distantzia laburrekin, hurrenez hurren, lotzea.

41. Bi punturen arteko biderik laburrena lerro zuzen baten bidez loturik lortutakoa dela adieraztea.

2.2._Masa, edukiera eta denbora

42. Bi edo hiru objektu masaren arabera ordenatzea.

43. Zenbait objekturen masak konparatzea.

44. Bi objekturen masa zein izan daitekeen iragartzea.

45. Eskuak erabiltzea egindako iragarpena frogatzeko.

46. Balantza motak masa neurtzeko tresna modura ezagutzea.

47. Masa neurtu ondoko emaitzak kopuruarekin eta magnitudearekin adieraztea.

48. Erosi nahi denaren magnitudeari egokitzen zaizkion unitateak (k, m, l, etab.) aukeratzea.

49. Zenbait edukiontziren ahalmena beren tamainarekin lotzea.

50. Likido kopuruaren eta edukiontziaren ahalmenaren arteko erlazioa frogatzea.

51. Zenbait edukiontziren ahalmena zein den zenbatestea.

52. Non sartzen den gehiago egoera ebazteko trasbaserik egokienak egitea.

53. Zenbait objekturen ahalmena konparatzeko edukiontzi egokiak aukeratzea.

54. Eguneroko ekintzak denboraren arabera ordenatzea.

55. Atzo, gaur, goizean hitzak denboraren neurriarekin lotzea.

56. Lehen, orain eta gero adierazpenak aplikatzea

57. Eguneko zati bakoitzean egiten diren ekintzarik garrantzitsuenak ordenatuki azaltzea.

58. Eguzkia lehen denbora-neurri moduan behatzea.

59. Egutegi bat zer den ezagutzea.

60. Egutegi baten erabilgarritasuna ezagutzea.

61. Astegunak banan-banan esatea.

62. Urteko lau urtaroak banan-banan esatea.

63. Egutegia begi aurrean izanik, urteko hilabeteak ezagutzea.

64. Egunero erabiltzeko egutegi batean aste bat zer den identifikatzea.

65. Denbora erlojuarekin neur daitekeela ezagutzea.

66. Grafikoen bidez denbora kontrola daitekeela ezagutzea.

67. Oso denbora-tarte laburrak egunero egiten diren ekintzetan identifikatzea.

68. Eguneroko ekintzetan erabilitako denbora handitik txikira ordenatzea.

69. Izaki bizidun baten sekuentziak, ahoz eta koherentziaz, adieraztea.

70. Ipuin ezagunak irudikatzen diren biñetak denbora-sekuentzia baten arabera ordenatzea.

71. Haurrak ezagututako ekintzen zergatiak eta ondorioak era ordenatuan lotzea.

3._Geometria: espazioan kokatzea

72. Haurrak bere gorputzean identifikatzea aurrean/atzean, goian/behean, eskuinean/ezkerrean ... dagoena.

73. Nire aurrean, nire atzean, nire eskuinean, nire ezkerrean ... adierazpenak egoki erabiltzea.

74. Ikasle bat mugitzen denean, gauzak tokiz aldatzen direla adieraztea.

75. Aurrera, gora, eskuinera, ezkerrera ... moduko mugimenduei dagozkien kontsignak jarraitzea.

76. Ikaskide baten gorputzaren atalak zein diren adieraztea eta haiek non dauden esatea.

77. Aztertutako posizio eta mugimenduak ahoz adieraztea.

78. Aztertutako egoera eta ibilbideak grafikoki adieraztea.

79. Prisma, zilindro, esfera eta kubo baten forma duten hirudimentsioko irudiak ezagutzea.

80. Bira egin dezaketen eta bira egiterik ez duten objektuak bereiztea.

81. Meta daitezkeen objektuak bereiztea.

82. Inguruko objektuak forma geometrikoekin identifikatzea.

83. Objektu baten aurkia inprimatzean edo objektu horren itzala irudikatzen duten objektuekin proiektatzean sortzen diren irudi lauak erlazionatzea.

84. Hiru dimentsioko irudiak planoan irudikatzea.

85. Irudi solidoak eraikitzea hiru dimentsioko moduluetatik abiaturik.

86. Forma lauak dituzten objektuak ezagutzea: karratua, laukizuzena, triangelua eta zirkulua.

87. Azalera ireki eta itxiak irudikatzea.

88. Azalerak irudikatzea: karratua, laukizuzena, triangelua eta zirkulua.

89. Zenbait objekturen aurpegietan forma karratuak, laukizuzenekoak, triangeluarrak eta zirkularrak ezagutzea.

90. Irudi lauen erpinak identifikatzea.

91. Zenbait lerro zuzen ixten direnean irudi bat sortzen dutela ezagutzea.

92. Espazioak irudi lauen konposizioen bidez irudikatzea.

93. Lerro zuzenaren, kurba irekiaren eta kurba itxiaren artean bereizketa egitea.

94. Zenbait lerro mota grafikoki irudikatzea.

95. Lerroa hartzea bi punturen artean objektu batek egiten duen desplazamenduaren irudikapen modura.

96. Erregela erabiltzea marra zuzenak egiteko.

97. Irudi baten barneko aldea, kanpoko aldea eta perimetroa zein diren esatea.

4._Arrazoibide logikoa eta problemen ebazpena

98. Objektuetan eta irudikapen grafikoetan nolakotasunak (tamaina, kolorea, forma, textura, etab.) ezagutzea.

99. Objektu bilduma baten ezaugarriak (desberdintasunak, antzekotasunak, errepikapenak, gabeziak ...) aurkitzea.

100. Pertsonen, animalien eta gauzen nolakotasunak ahoz adieraztea.

101. Baiezko atributuen eta ezezko atributuen artean bereiztea.

102. Atributuen bidez zehazturiko objektuen bildumak irudikatzea.

103. Multzo batean elementuak identifikatzea.

104. Bi objektu bildumaren elementuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ezagutzea.

105. Bilduma bateko elementu guztiak multzokatzea, ikasleek edo irakasleak aukeraturiko irizpide baten arabera.

106. Sailkapen bat irudikatzea haurrek hautaturiko irizpide baten arabera.

107. Irizpideak ezartzea bilduma bateko objektuak sailkatzeko.

108. Sortak prestatzea eredu baten arabera.

109. Sortak egitea ikasleek edo irakasleak aukeraturiko irizpidearen arabera.

110. Sorta batean erabilitako irizpidea azaltzea.

111. Sekuentziak objektuekin egitea (objektu horietan atributu bat edo bi aldatzen joanen dira).

112. Adierazten diren nolakotasun guztiak betetzen dituen bilduma bateko elementua aurkitzea.

113. Aukeratutako objektua ezagutzeko erabili diren irizpideak ahoz adieraztea.

114. Zenbaki jakin bat emaitza modura emanen duten batuketako eta kenketako eragiketak egitea.

115. Eguneroko bizitzan gerta daitezkeen problemak ebazteko eragiketak erabiltzea.

116. Egoera praktikoetan ebazpen jakinetarako estrategiarik egokiena aplikatzea.

117. Problemen soluzioa ematea hasierako galderak aipatzen duen zenbakiarekin eta terminoarekin.

118. Erantzunak modu erreflexiboan formulatzea.

119. Ebatzi beharreko egoera problematikoak arrazoitzea eta argudiatzea.

120. Eragiketen erabilera baloratzea problema errazak ebazteko.

121. Hiztegi egokia erabiltzea egindako jarduera bakoitza azaltzeko.

122. Norberak bere ekoizpenak erakustea eta ikaskideek egindakoez interesa izatea.

123. Erabilitako materialak biltzea eta ordenatzea.

124. Hasitako lanak bukatzea.

125. Laguntza eskatzea irakasleari edo ikaskideei problema bat nola ebatzi jakiten ez denean.

EUSKARA

A Eredua

ADIERAZLEAK

1._Ahozkoaren ulermena

1. Euskara irakaslea identifikatzea ikasgelara beraiekin jardutera datorren irakasle gisa (beste hizkuntza batean hitz egiten duen irakaslea bada ere). "Orain euskaraz".

2. Diosal eta agur egiteko ahozko formularik arruntenak identifikatzea eta keinu bidez edo irribarre batez horien aurrean erreakzionatzea. "Kaixo, Egun on, Arratsalde on, Gero arte, Agur, Bihar arte".

3. Ikasgelako jarraibide tipikoei (ahoz emandakoei) ekintza fisiko egokiarekin erantzutea, keinuekin lagunduz. Entzun, etorri mesedez, eseri denak, isildu ...

4. Ikasgelan barna mugitzeko oinarrizko jarraibideak ulertzea: biribilean eseri, ekarri zure liburua, etorri arbelera ...

5. Taula edo ilustrazio bateko marrazkietako ekintzak ulertzea eta ikusizko euskarriarekin egiten diren jardueretako agindu errazak betetzea: "erakutsi zapata urdinak, berdez margotu neskatxoaren jantzia, katua moztu eta etxe ondoan itsatsi ..."

6. Ikasgelako jardueretan erabili ohi diren koloreen eta oinarrizko zenbakien izenak ezagutzea.

7. Ikasgelako objektu arrunt batzuen izena ezagutzea: "aulkia, mahaia, leihoa, atea ... margoak, arbela, liburua, ipuina ..."

8. Ikasgelako lanaren eta jardueren jarraibideak ulertzea: "kutxa bat ireki eta itxi, mahaia antolatu, gauzen artean bat aukeratu, orria tolestu, margotu, moztu, itsatsi ..."

9. Izenagatik ezagutzea ikasgelako eta ikastetxeko tokiak: "gela, txokoa, jolastokia, soinketa gela, liburutegia, jangela ..."

10. Inguruan arruntak diren tokien izena ezagutzea: "kalea, kiroldegia, igerilekua, osasun etxea, udaletxea, autobus geltokia ..."

11. Anatomiaren atalak izendatzen dituzten hitzak ulertzea: "burua, ilea, begiak, sudurra, ahoa, lepoa, besoak, eskuak, gorputza, hankak, belaunak, ukondoak, ..."

12. Etxe bateko tokiak izendatzen dituzten hitzak ulertzea: "etxea, logela, egongela, komuna, sukaldea, sua, lorategia ..."

13. Ikasgelako jardueretan maiz erabiltzen diren tresnen izenak ezagutzea: "telefonoa, telebista, hozkailua ... platera, edalontzia, koilara, lapikoa, ..."

14. Jantzi eta osagarri erabilienen izena ezagutzea: "jantzia, prakak, zapatak, txanoa, galtza motzak, soinekoa, gona, galtzerdiak, bainujantziak ..."

15. Etxekoak izendatzeko erabiltzen diren hitzak ezagutzea: "ama, aita, alaba, semea, amatxi, aitatxi, izeba, laguna ..."

16. Pertsona eta objektuen oinarrizko ezaugarri zenbait ulertzea: "txikia, handia, azkarra, motela, gogorra, polita, itsusia, argala, lodia, argia, ergela ..."

17. Animaliarik arruntenak izendatzeko erabiltzen diren hitzak ezagutzea: "zakurra, katua, arraina, dortoka, oiloa, oilarra, zerria, zaldia, elefantea ..."

18. Tradiziozkoak eta elkarlanekoak diren jolasetako mugimenduek markatzen dituzten agindu errazak ulertzea eta betetzea: "jauzi egin, lasterka egin, hartu, bota, eutsi, ekarri, eman, utzi ..."

19. Jolasetan erabili ohi diren objektu zenbaitekin lotzea izena: "soka, pilota, txapa, panpina, bizikleta ..."

20. Ikasgelan errepikaturiko hizkuntza jolasetan objektu bat ulertzea eta seinalatzea edo pertsona bat identifikatzea: "ikusi makusi, astoari isatsa jarri, itsumandoka ..."

21. Ikasgelan maiz errepikaturiko kantuen eta ahozko adierazpenen zentzu orokorra ulertzea.

22. Ikasgelan falta diren haurren izenari egunero erantzutea. "Gaur norbait falta al da?"

23. Eguneko fenomeno atmosferikoa identifikatzea, dagokion zeinuarekin eta hitzarekin: "eguzkia, lainoa, euria, elurra, hotza, beroa ..."

24. Modu orokorrean ulertzea egitura ordenatuko ipuin errazak, ikasgelan anitzetan errepikatu direnak.

25. Ipuina ulertu izana hainbat modutan adieraztea: une bakoitzean parte hartzen ari den pertsonaiaren marrazkia seinalatzea, berriz kontatzean "akatsak" edo aldaketa deigarriak aurkitzea, pertsonaia batek esan behar duen esaldiari aurre hartzea edo gogoratzea edo istorioan bukatu gabe gelditu diren esaldiak osatzea.

26. Ipuin, poema edo kantu labur bateko pertsonaiak identifikatzea.

27. Lehenago hainbatetan entzundako istorio batean irakasleak sartutako aldaketa arrunt nabarmenak antzematea.

28. Bi ilustrazioren artean, deskribapen, azalpen edo istorio labur jakin bat hobekien adierazten duena identifikatzea.

29. Ilustrazioen bidez, ahozko kontakizun xume bateko eszenak sekuentziatzea.

2._Mintzamena

1. Esaldi ohikoak eta keinu egokiak erabiliz agur egitea: "kaixo, egun on, agur, gero arte, ikusi arte, arratsalde on, gabon"

2. Zorionak edo esker ona emateko kortesia sozialeko formulak erabiltzea: "zorionak, eskerrik asko, ..."

3. Ahoz adieraztea, egitura sinpleekin, oinarrizko beharrizanak eta desioak: "komunera joan naiteke?"

4. Irakasleak esandako esaldiak eta esamoldeak zuzentasunez errepikatzea, ahoskera, erritmo, intonazio eta adierazkortasun egokia erabiliz.

5. Norberari edo taldeari zuzenduriko galdera arruntak erantzutea, hitz bat edo bi erabiliz: "bai, ez ...", "badakit, ez dakit bada ..."

6. Ipuin batean, ilustrazio serie batean edo ikasgelako jardueretan azaldutako espazioak, tresnak edo pertsonak deskribatzeko hitzen bat ekoiztea.

7. Espazio, tresna edo pertsonen ekintza edo ezaugarri batzuk izendatzea.

8. Zein eguraldi egiten duen, klasean nor falta den ... galdetzean, erantzutea.

9. Gertakari, pertsona, objektu edo tokien gaineko hitzen bat asmatzea esplizitu egiten duten esaldi edo pistei esker, keinuak, testuinguruaren ezagutzak, eta abarrek lagunduta.

"Beltza da. Animalia da. Miau egiten du .../katua"

10. Egindako programazioarekin loturiko hitz edo esaldi erraz eta laburrak ekoiztea, nahiz eta akatsak egin, baliabide adierazkorrak erabiliz.

11. Ikasgelako istorioen gainean "nork, zer, non, noiz eta nola" galderak egitean, hitz bakarreko edo bi hitzeko esaldiekin erantzutea.

12. Hainbat marrazki dituen taula edo ilustrazio batean esaten zaizkienak izendatzea (egokiak izan daitezkeen galderak egin dakizkieke: "zer da hori? nor da? ...)

13. Antzeko bi marrazkiren artean diferentziak ahoz ezartzea, irakaslearen laguntzarekin. Irakasleak lagunduko die haurren hitzetatik abiatuz esaldi errazak eginez.

14. Beraien gainean edo beraien errealitatearen gainean informazio pertsonala eskatzeko ikasi dituzten galderei erantzutea: izena, gustuak, gurasoen izena ... "Zein da zure izena?; "non da ...?" ...gustukoa duzu?"; "zure amaren izena Mentxu da? ..."

15. Gainontzekoak aurkeztea ikasitako formulak erabiliz.

16. Ikasgelako jolas eta jardueretan egiten dituen edo ikaskideei agintzen dizkien ekintzetako zenbait izendatzea: "ibili, jauzi egin, besoak altxatu, txalo egin ..."

17. Ekintzak nola egin dituen deskribatzea: "ibili azkar, marran gelditu, etorri poliki ..."

18. Jolas batean, esaldi estereotipatuetan edo errepikatuetan (edo aldez aurretik landutako objektu aukeraketa batean) oinarrituriko elkarrizketa mantentzea.

19. Ipuinetako zenbait esaldi berezkoak ezagutzea eta errepikatzea: "bazen behin ..., hau eguraldia!, arraioa!, alde hemendik!, bai zera!, aizu! ..., azkenean ..."

20. Izenagatik identifikatzea ipuinetako pertsonaiak.

21. (*) Ipuinetako pertsonaien esamolde edo ezaugarri berezkoren bat esatea: "erakutsi hanka!, lanera? erotuta zaude zu!, banoaaaa!, ... Txiki, txiki, txikia zen ..."

22. Istorio batean gertatu behar duena aurreikustea, irudiak (agertokia, pertsonaiak, gertakariak ...) aldez aurretik aurkeztuta, eta irakaslearen galderak laguntza direla.

23. Modu errazean kontatzea (esaldi osoak erabili gabe, argumentu osoa hartu gabe) irakasleari behin eta berriz entzun izan dion istorioa, keinu egokiak erabiliz eta irudi eta objektuak baliatuz.

24. (*) Ipuin edo kontakizun bateko galdera sinpleak formulatzea: "zer kolorekoa zen txanoa? zein da neskaren izena?"

25. Buruz eta modu adierazkorrean errezitatzea testu laburrak (kantuak, poesiak, ipuin laburtuak), eta ahal bada, ulertu dela erakustea edukia adierazten duten ekintzen bidez.

26. Ikasgelan behin eta berriz landu den errimaren, aho-korapiloren edo kontatzeko ipuinen bat esatea.

Hizkuntza idatziaren hastapenak: irakurtzea/idaztea.

1. Irakasleak kontatu dien istorioaren izenburua aurkitzea liburuaren azalean.

2. Modu arruntean ezagutzea hitz idatziak, ikasgelan gehien landu direnak: ikasgelako haurren izena, ipuinetako pertsonaiak ...

3. Hitz idatziak irakurtzea (ekintzak edo objektuak adierazten dituztenak eta dagokion azalpenezko marrazkia dutenak).

4. Hitzak eta marrazkiak dituzten material inprimatuetatik (kartelak, ilustrazio serieak ...) informazioa eskuratzea.

5. Dagokien testua duten ilustrazio sekuentziak ordenatzea.

6. Idatzitako testuetan (ikasgelako liburutegiko ipuin liburuetan) azaltzen diren esaldiak osatzen dituzten hitzak seinalatzea.

7. Landu duten ipuinaren izenburua hautatzea idatzita aurkeztutako zenbaiten artean.

8. Hitz idatziak sailkatzea (irakasleak gehien errepikatu dituenak eta ikasgelan maiztasun handienez landu direnak) oinarrizko kategorietan, kasu, familia, formak edo janaria.

9. Idatzitako material motak identifikatzea: ipuinak, komikiak, liburuak, egunkariak, liburuxkak ...

10. Beraien izena eta ikaskideren batena idaztea (edo ikasgelan egindako jarduera edo lanetakoren bateko pertsonaia gogokoenena).

11. Urtebetetze txartelak, edo Olentzerorendako txartelak egitea. Bertan zoriontzeko hitz estereotipatuak idatziko dituzte.

Ikaskuntza autonomoa, alderdi soziokulturalak, balioak eta Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT)

1. Memorizatzeko teknikak eta estrategiak erabiltzea, euskarriekin edo kantuekin; oinarrizko lexikoa eta egitura erritualizatuak (hitzak, agurrak, ipuin zatiak, kantuak ...) bereganatuz.

2. Taldeka unitate didaktikoaren edo ekintzen balioespena egitea, irakasleak emandako jarraibide kontrolen zerrenda baten (Gustatu zaizu unitatea? Anitz, zerbait, gutxi. Zein atal gustatu zaizu gehien? Ipuina, kantua, jolasa ... Eta zein gustatu zaizu gutxien? Ipuina, kantua, jolasa ... ) laguntzarekin.

3. Materialak ikasgelara eramatea.

4. Ulermena hobetzeko ikasgelaz kanpo zein ikastetxez kanpo dauden aukerei adi egotea.

5. Bere adinerako eta intereserako egokiak diren telebista programak ikustea.

6. Mitologiako, historiako eta ohituretako pertsonaietako batzuk ezagutzea.

7. Herri joko eta kiroletako zenbait ezagutzea.

8. Haur kantak, bertsoak eta asmakizunak (Pintto-pintto, Ikusi-makusi, Dona-dona Katona, Lotan nago) memorizatzea eta errepikatzea.

9. Ikastetxeko hizkuntza guztienganako errespetua eta balioespena adieraztea.

10. Lanak (fitxak, marrazkiak, liburuak, eskulanak) garbitasunez eta ñabardurak zainduz egitea.

11. Lanak modu ordenatuan egitea.

12. Erabiltzen dituzten tresna eta materialak ordenatzea.

13. Fitxak eta lanak garbi eta modu ordenatuan aurkeztea.

14. Lanak arrazoizko epean bukatzen saiatzea.

15. Ingurumena eta izaki bizidunak zaintzeko interesa eta errespetua erakustea.

16. Ikasgela, altzariak, tresnak eta materialak zaintzea.

17. Eguneroko bizitzan, ikaskideekin, laguntzeko jarrera adieraztea jolasetan eta ikasgelan.

18. Ikasgelako jolasetako arau inplizitu eta esplizituak onartzea modu progresiboan.

19. Jolaseko dinamika asimilatzea, ikaskidearen txanda gordez eta norberarenaren zain egonez.

20. Bideo edo DVD batean azaldutako marrazki bizidunetako edukiaren, gaien eta pertsonaien gaineko galdera errazei erantzutea, karatuletatik abiatuz.

21. Ingelesezko marrazki bizidunetako filmen sekuentzietako edukien, gaien, pertsonaien, gertakarien, egoeren, tokien ... gaineko galdera errazei erantzutea, irudia pausa bidez geldiarazten denean, ikusi eta entzun dutena oinarri harturik.

22. Film baten gaineko galdera errazei erantzutea, soinu-banda baino ez dutelarik entzun, eta irudirik ikusi ez dutela.

23. Galdera errazei erantzutea, film bateko elementuak eta gertakariak aurreratuz irudia geldiarazten denean, entzun eta ikusi duena oinarri harturik.

24. Kantuak, istorioak eta lan txikiak erakusten dizkion ordenagailu programa abiaraztea eta ixtea.

25. Modu oinarrizkoan elkarreragitea _sagua mugituz eta klik eginez_ ordenagailuetarako euskarazko programa egoki batean.

EUSKARA

D Eredua

(Asteriskoa duten adierazleak zailtasun berezikoak dira.)

1._Ahozko hizkuntza

Kortesiazko formulak. Aurkezpenak.

1. Agurra ezagutzea.

2. Zenbait hizkuntza formulekin agur egitea, egoeraren arabera.

3. Hizkuntzarenak ez diren zenbait formularekin (begirada, irribarrea, keinua ...) agur egitea, egoeraren arabera.

4. Aurkezpeneko hizkuntza-adierazpena ezagutzea.

5. Norbere burua aurkeztea.

6. Hirugarren lagun bat aurkeztea.

7. Pertsonaren identitatearekin erlazionatzea izena eta abizenak.

Eskaerak. Eskerrak ematea. Barkamena.

8. Agintera eta kortesiazko formula erabiliz zerbait eskatzea.

9. Agintera moduan egindako eskaera interpretatzea.

10. Baimena eskatzea ekintza bat egiteko.

11. Ekintza bat egiteko baimen-eskaera interpretatzea.

12. Eskerrak emateko gizarte formula erabiltzea, egoeraren arabera.

13. Eskerrak emateko erantzuna interpretatzea.

14. Barkamena eskatzeko formulak identifikatzea.

15. Barkamena eskatzea inguruaren arabera formula diferenteak erabiliz.

Informazioa transmititzea eta sentimenduak, desioak, egoerak, objektuak ... deskribatzea.

16. Sentimenduak lehen pertsonan adieraztea (egon eta sentitu aditzak).

17. Beste batzuek egindako sentimendu adierazpenak interpretatzea.

18. Solaskideari galdetzea bere sentimenduen gainean.

19. Desioak edo beharrak interpretatzea formula egokiak erabiliz.

20. Beste lagun baten desioen edo beharren adierazpena interpretatzea.

21. Galderazko formula egokiak erabiliz gertakari esanguratsuen gaineko informazioa eskatzea (zer, nola, noiz, non, nork, nori, zerekin, etab.).

22. Beste batzuek emaniko informazioa interpretatzea.

23. Lehen pertsonan kontatzea gertatu zaien zerbait, ekintza espazioan eta denboran modu zuzenean kokatuz.

24. Objektu bat deskribatzea eta deskribapenarengatik ezagutzea.

25. Objektu batek iradokitzen dituen sentimendu eta irudiak adieraztea.

26. Bertan diren objektuekin erkatzeak egitea.

27. Beste batzuek egindako erkatzeak interpretatzea.

28. Toki ezagunera iristeko egin behar den ibilbidea azaltzea.

29. Ibilbide bat nola egin behar den beste batek azaldu eta azalpen hori interpretatzen jakitea.

30. Objektuak, pertsonak, tokiak, helbideak, etab. aurkitzeko modua azaltzea, espazioko erreferentziak erabiliz.

31. Beste batzuek objektuak, pertsonak, tokiak, helbideak, etab. aurkitzeko emandako azalpenak interpretatzea.

32. Aparatu ezagun baten funtzionamendua azaltzea.

33. Aparatu baten funtzionamenduaren gaineko informazioa eskatzea.

34. Mezu bat beste lagun batzuei igortzeko identifikatzea.

35. Beste lagun batzuei mezu bat igortzea, mezuen edukia mantenduz.

36. Telefono bidezko komunikazioa eta emailea eta hartzailea bertan izanik ematen den komunikazioa bereiztea.

37. Emailearekin eta hartzailearekin telefonoz hitz egitea, komunikazioa hasi eta bukatzeko formula desberdinak erabiliz.

38. Telefonoz hitz egitea komunikazioa etetea saihestuz, komunikazio egoera bakoitzerako egokiak diren adierazpenak erabiliz (iritzia eman, informazioa eskatu, barkamena eskatu, zerbait eskertu, etab.).

Narrazioak. Kontakizunak. Errezitatuak. Dramatizazioa

39. Ipuin bat kontatzea literatura genero horrenak diren formulak (hasierakoak eta bukaerakoak) erabiliz eta argumentuko gertaera zenbait, protagonistaren eta bigarren mailako pertsonaien deskripzio laburra, eta elementu material esanguratsua erabiliz.

40. Hasierako eta bukaerako formulak dituen ipuin bat interpretatzea, argumentuko hiru gertakizunen narrazioa egitea, eta protagonista, bigarren mailako pertsonaiak eta elementu material esanguratsuren bat deskribatzea.

41. Beste haur batek ozen irakurritako ipuin baten narrazioa segitzea.

42. Haurrarendako esanguratsua den gertakari zehatz eta esanguratsu bat kontatzea, lehenaldiko aditz formak erabiliz eta zer gertatu zen, non gertatu zen eta beretzat garrantzitsua zergatik den azalduz eta gertakarien denborazko sekuentzia transmitituz.

43. Beste batzuek egindako kontakizunak interpretatzea.

44. Norberari gertaturiko pasadizo bat kontatzea.

45. Beste pertsona batek kontaturiko pasadizoa interpretatzea.

46. Irudi serieak antolatzea, narrazio bihurtu arte.

47. Narrazio bateko ilustrazioen ordena aldatzea, esanahi desberdinak emateko.

48. Poesia bat entzutean erritmoa eta errima antzematea.

49. Modu indibidualean edo taldeka memorizatzea, errezitatzea eta dramatizatzea erritmo eta intonazio egokiko biko errimatua, bertsoa eta poesia, gorputzaren hizkerarekin lagunduz.

50. Poesia bat entzutean, identifikatzea poesia hori osatzen duten elementu berariazkoak (tokia, denbora, koloreak, etab.) eta transmititu nahi duten mezua eta edukia gorpuzkerarekin erlazionatzea.

51. Banaka edo taldeka errezitatzea poesia narratibo bat, beharrezko etenak eginez eta intonazio eta erritmo egokia erabiliz.

52. Poesia narratibo batean ematen den gertakarien segida ezagutzea.

53. Poesia narratibo bat entzutean, identifikatzea poesia hori osatzen duten berariazko elementuak (tokia, denbora, koloreak, etab.), ideia nagusia, gertakari narratiboen segida, etab.

54. Poesiaren edukia tituluarekin erlazionatzea, errezitatzean errepikatzen ote den erreparatuz.

55. Modu arrazoituan iritzia ematea, entzundako poesia gustuko duen ala ez.

56. Biko errimatuak ekoizteko biko egitura erabiltzea, banaka zein taldeka, eredu bati jarraituz, intonazio eta erritmo egokia erabiliz.

57. Poesia bat analogiaz sortzea emandako erreferente batetik abiatuz, beharrezko aldaketak sartuz eta errima errespetatuz.

58. Banaka edo taldeka, poesia bat modu autonomoan asmatzea, erreferenterik gabe, bertsoen errima eta egitura errespetatuz.

59. Sortutako poesiaren bertsoak identifikatzea.

60. Haurrendako antzerki lan batean parte hartzen duten protagonista eta bigarren pertsonaiak (bizidunak edo bizigabeak) identifikatzea.

61. Haurrendako antzerki lan batean parte hartzen duen pertsonaia (bizidun edo bizigabe) bat interpretatzea.

Hitzaldiak. Eztabaidak. Elkarrizketak. Inkestak

62. Banaka edo taldeka, gainontzekoen aurrean gai bat azaltzea, irudiak edo marrazkiak baliatuz.

63. Banaka edo taldeka, hitzaldi bateko gaia identifikatzea, irudiak edo marrazkiak baliatuz.

64. Banaka edo taldeka, hitzaldi batean emandako informazioa interpretatzea, irudiak edo marrazkiak baliatuz.

65. (*) Banaka edo taldeka, gainontzekoen aurrean gai bat aurkeztea, idatzitako gidoia baliatuz.

66. (*) Banaka edo taldeka, hitzaldi batean emandako informazioa identifikatzea, idatzitako gidoia baliatuz.

67. Hitzaldi bateko ideia nagusiak identifikatzea eta izendatzea.

68. Moderatzaileak eztabaida batean duen papera ezagutzea eta betetzea: norbere burua eta gainontzekoak aurkeztea, gaia azaltzea, hitza ematea, txanda errespetaraztea, etab.

69. Parte-hartzailearen papera ezagutu eta betetzea: hitza eskatzea, hitza noiz ematen zaion identifikatzea, gainontzekoei entzutea, eztabaidagaiaren gainean iritzia ematea, argudioak ematea, beste lagun batzuen iritziak identifikatzea, iritzi berekoa denari arrazoia ematea, norberarenaren kontrakoa den iritzia identifikatzea, etab.

70. Elkarrizketatzailearen papera ezagutu eta betetzea: publikoari agur egitea, elkarrizketatua aurkeztea, galderak egitea, erantzunak interpretatzea, publikoari adio esatea, etab.

71. Elkarrizketatuaren papera ezagutu eta betetzea: objektu edo gertakari baten gainean egiten zaion galdera identifikatzea, iritzi propioarekin erantzutea, publikoari eta elkarrizketatzaileari agur egitea, etab.

72. Bizitako objektu edo gertakari baten gainean argumentatzea.

73. Bizitako objektu edo gertakari baten gainean norbaitek argumentatzen duenean identifikatzea.

74. Datu baten gaineko galdera zehatza egitea.

75. Galdetzen zaionaren gainean identifikatzea.

76. Datu baten gaineko galdera zehatz bati erantzutea.

77. Inkesta batean parte hartzea, egindako galderei erantzunez.

Jolasak

78. Jolasaren garapenak dituen uneek markatzen dituzten hitzak eta esaldiak ezagutzea eta aplikatzea. Baita jolas bakoitzean egin behar diren mugimenduak eta jarduera sekuentzia ere.

79. Fitxek, taulak edo kartek duten informazioa ezagutzea eskatzen duten mahai edo rol joko zenbait egitea.

80. Sehaska hitzekin, errimekin eta kantuekin keinu-jokoak egitea, intonazio onarekin eta erritmoa errespetatuz.

81. Isiltasuna soinurik eza bezala identifikatzea, jolasaren parte denean, errima eta sehaska kantekin.

82. Errima eta sehaska kantuetan hitza-isiltasuna konbinatuz jolasak egitea, intonazio onarekin eta erritmoa eta isiltasuna errespetatuz.

83. Entzundako errima edo sehaska kantu batean isiltasuna ordezka dezakeen hitzari aurreratzea.

84. Izenetik abiatuz eta keinuarekin bat, biko errimatuekin eta errimekin jolasak asmatzea, erritmoa eta intonazioa zainduz.

85. Errima eta entzundako ahozko mezua identifikatzea, egindako keinuarekin eta egindako jokoetako ideia nagusiekin erlazionatuz.

86. Erantzunean koherentzia logikoa duten biko errimatuak eta errimak sortzea.

87. Biko errimatuak eta errimak asmatzea, erantzun logikoa absurdu bihurtuz eta modu dibertigarrian adieraziz.

88. Aldrebeskeria bat entzutean, galdera eta erantzuna erlazionatzea.

89. Aho-korapilo batean entzundako hitz zenbait berriz esatea.

90. Aho-korapilo bat errezitatzea banaka, erritmo, intonazio eta fonetika egokia zainduz.

91. Aho-korapiloekin jolasak asmatzea, nork bere erritmoa, intonazioa eta fonetika zainduz.

92. Ahozko generoa den asmakizunaren hizkuntza egiturak identifikatzea, eredu ezagunetatik abiatuz.

93. Taldeari ezaguna den asmakizuna kontatzea, objektu baten edo irudi baten laguntzarekin eta laguntzarik gabe, intonazio egokia eta nork bere diskurtso formula erabiliz.

94. Entzundako ahozko mezua irudiarekin edo objektuarekin erlazionatzea.

95. Entzundako mezuaren hitzen arteko erlazio logikoa asmatzea, erantzun koherentea eman ahal izateko.

96. Entzundako asmakizun batean zer transmititu nahi den identifikatzea.

97. Asmakizun bat entzutean posible diren erantzun logikoak identifikatzea.

98. Bikoteka edo banaka asmakizun bat asmatzea, egokia den diskurtso formula aplikatuz.

Arauak.

99. Irakasleen aginduak ulertzea eta betetzea, ikasgelako jarduerei loturiko erritualetan (pertxan berokia zintzilikatu, materialak atera eta antolatu, ikasgelako eremu desberdinetara joan, jarduera psiko-motrizak, plastikoak edo adierazpen musikalekoak egin ...).

100. Ikastetxean eta heldu batek etxean emandako arauen azalpena interpretatzea.

101. Ikastetxeko eta etxeko arauak beste bati azaltzea.

102. Errezeta batean testu mota, osagaiak, tresnak, prozesua, etab. identifikatzea.

103. Errezeta bateko osagaiak, tresnak, prozesua, etab. deskribatzea, marrazkien, ebakigarrien, eta abarren laguntzarekin.

104. Beste batek egindako errezeta baten lanketa interpretatzea.

2._Hizkuntza idatzia

Testu idatzien ulermena. Hastapenak.

1. Testu baten edukia aurreratzea izenburutik, iruditik eta ezagutzen dituen hitz batzuetatik abiatuz.

2. Objektuen izena dagokion argazkiarekin edo marrazkiarekin lotzea.

3. Zenbait izenbururen artean hautatzea testuaren edukiari (ipuinetan, albisteetan, errezetetan, kantuetan, poemetan, eta abarretan) hobekien egokitzen zaiona.

4. Testu bat osatzen duten tipografiak identifikatzea: letra larriak, lodiak, kurtsibak, azpimarratuak, etab.

5. (*) Norberak idatzitako testuak ozenki irakurtzea.

6. (*) Testu labur bat ozenki irakurtzea, intonazioa, ahoskera eta erritmo egokia emanez (poemak, lelotegiak, asmakizunak, kantuen errepikak ...).

7. Irakasleak irakurritako zati bat zein testu motari (ipuinak, errezetak, poesiak ...) dagokion ezagutzea.

8. Irakasleak irakurritako zati esanguratsu bat zein ipuin ezaguni dagokion identifikatzea.

9. (*) Zenbait hitzen esanahia testuinguruaren arabera ondorioztatzea.

10. Irakurri dioten testuaren gainean iritzia ematea: gustatu ote zaion, lehenagotik badakien zerbaitekin erlazionatzen ote duen ...

11. Interesarekin entzutea irakasleak ozenki irakurtzen duenean eta testua ulertzen duela agertzea jarrera eta adierazpenekin.

Testu idatzien ekoizpena. Hastapenak.

12. Grafismoak marraztea, letrak imitatu, ezkerretik eskuinerako eta goitik beherako norabideak jarraituz.

13. Sasiletrak marraztea (letra arrunten marrazketa imitatzen duten grafismoak), hitz batek duen letra eta kopuru eta aniztasuna berriz esanez, ezkerretik eskuinerako eta goitik beherako norabidea jarraituz.

14. Nork bere izena eta beste ikaskide batzuena idaztea, hainbat xederekin: lanak eta ondasunak identifikatzea, arlo batzuetako parte-hartzea erregistratzea, liburutegiko liburuak mailegatzeko, etab.

15. Idazkera silabikoa egitea, gero ahotsa emanez.

16. (*) Modu alfabetikoan idaztea, letra bakoitza dagokion soinuarekin lotuz, zuzenketa ortografikoa kontuan hartu gabe.

17. Modu alfabetikoan idaztea, zalantza ortografikoak kontuan hartuz.

18. Testuak marraztea, idazketarako tresna (arkatza, boligrafoa, klariona, pintura, errotulagailua, letra mugikorrak, teklatua ...) eta euskarri egokia erabiliz (gutuna, folioan; kartela, kartoi mehean; gogoratzeko oharrak badira, agendan edo libretan; etxerako mandatu bat bada, paper zati batean, etab.).

19. Zenbakiak, letrak eta beste zeinu grafiko batzuk bereiztea.

20. Hitzak testu zati batean identifikatzea.

21. Hitz ezberdinetan letra berak identifikatzea.

22. Bere izena edo beste izen esanguratsu bat osatzen duten letren izena ezagutzea.

23. Letra guztien izena ezagutzea (letra larrien kasuan).

24. Edozein tipografiatako letren izena ezagutzea.

25. (*) Hitz ezagunak eta ezezagunak deszifratzea testu labur batean.

26. Testua (errotulua, etiketa, ipuina, gutuna, iragarkia, oharra, albistea, errezeta ...) xedera (gogoratu, erregistratu, izendatu, datuak antolatu, informatu, komunikatu, adierazi, zerbait egiten irakatsi ...) egokitzea.

27. (*) Testu bat planifikatzea idatzi baino lehen: zer idatziko den (gaia), zertarako (idaztearen xedea), norendako (jasotzailea) eta nola (euskarri materiala, testu mota ...).

28. (*) Idazte sistemaren konbentzio zenbait errespetatzea: hitzen, paragrafoen, marjinen arteko banaketa, izenburuetarako bestelako tipografia.

29. (*) Testuak berrikustea eta hobetzea idatzi ondoren, banaka zein taldeka.

30. (*) Sortu den testua argitaratzea, editatzea eta jasotzaileari eskura jartzea.

31. (*) Testu bat sortzeko garaian gertatzen diren zalantza edo zailtasunak identifikatzea eta konponbidea ematea, ikaskide baten edo irakaslearen laguntzarekin.

32. Ideiak emanez, xede desberdineko testu kolektiboen sorkuntzan parte hartzea.

33. Irakasleari testuak diktatzea, modu konbentzionalean transkriba ditzan eta eredu gisa balio dezan.

34. Izenburu bateko hitzak (modu desordenatuan emanak) ordena zuzenean idaztea.

35. Testuak kopiatzea memorizatuak edo gogoratuak izan daitezen: oharrak etxera eramateko, kantutegiak, poema liburuak, errezeta liburuak, ipuin bildumak, joko bildumak, agendak ...

36. Ipuin edo errezeta bateko irudiak kronologikoki ordenatzea eta horietako bakoitzarekin bat datorren testua idaztea.

37. (*) Beste batek hasitako testu idatzi bati jarraipena ematea.

38. Bi hitzen artean, testuinguruaren arabera egokiena dena hautatzea.

39. Testu bateko hitzak sinonimoez ordezkatzea.

Testu tipologia erabiltzea (zerrenda testuak, testu literarioak, informatiboak, azalpenezkoak, aginduzkoak, ludikoak ...)

40. (*) Zerrenda testuetan eskatutako informazioa interpretatzea eta kokatzea: ikasgelako errotuluak, zerrendak, etiketak, ordutegiak, egutegia, telebista programak, menuak, errezetak, gidak, erosketa zerrendak, fakturak, inprimakiak, txartelak, kartelera, eskola ordutegiak, horma-irudiak, agendak, atlasak, mapak, ikasgelako planoa, hiztegiak, katalogoak, fitxa bibliografikoak, etab.

41. (*) Zerrenda testu batean eskatutako datuak idaztea edo osatzea norbere kaxa (ikus aitzineko adierazlea).

42. (*) Diktatuta, lan bat egiteko gogoratu behar diren hitzen zerrenda idaztea.

43. Beharrezkoa den lekuetan edo autorearen sinadura duten testuetan nork bere izena idaztea.

44. (*) Irakurri duen ipuin batetik gogoan dituen pertsonaien zerrenda idaztea.

45. Ipuin, poema, komiki ... liburu bateko azalean izenburua, autorea edo ilustratzailea non dagoen kokatzea.

46. Ipuinaren izenburuak ilustrazioekin eta pertsonaiekin erlazionatzea.

47. Pertsonaiak deskripzioekin, erabiltzen dituzten adierazpenekin, eta abarrekin erlazionatzea.

48. Ipuin baten irakurketa entzun eta liburuan irakurri batera egitea.

49. (*) Lehenbiziko paragrafoak irakurri ondotik ipuin batek nola jarraitzen duen aurreikustea.

50. Ipuin batean pertsonaia baten izena ezagutzea.

51. Ipuinen egitura ezagutzea, eta beraz, hasierako eta bukaerako formulak, sarrera, korapiloa eta amaiera identifikatzeko gai izatea..

52. Ipuina entzun ahala emozioak adieraztea (harridura, beldurra, poza ...)

53. Diktatuta, ipuin ezagun baten esaldiak idaztea (esaldiok arbelean aitzinetik idatzi direlarik).

54. (*) Literatura testuen edizioan, formatua eta tipografia egokitzea. Kasu, izenburuan eta testuaren gainontzekoan desberdina den tipografia erabiliz, ipuinaren formatu egokia hautatuz, etab.

55. (*)Ipuin bat berridaztea, izenburua, pertsonaien elkarrizketak, deskribapenak eta amaiera aldatuz.

56. (*) Irudi sekuentzia batetik abiatuz, sarrera, korapiloa eta amaiera duen ipuin baten testua sortzea.

57. (*) Ezaguna den poema edo kantu bateko bertsoak ordenatzea, berregiteko.

58. Kantu, poema eta abarrendako beste izenburu batzuk asmatzea.

59. Hitzen bat, bertsoren bat aldatuz eta errima errespetatuz poemak berridaztea.

60. (*) Kantu batean leloa aurkitzea.

61. Irakasleak irakurritako komiki bateko bunbuiloaren testua dagokion pertsonaiarekin erlazionatzea.

62. Ordena logikoari jarraituz, komiki bateko biñeten sekuentzia berregitea.

63. Lau biñetetako komiki bateko bunbuiloak betetzea.

64. Irakurri izan dieten komiki tira batetik abiatuz istorioa eraikitzea.

65. Ipuina, poema, komikia, eta abarra zergatik gustatu zaien azaltzea.

66. Berri idatziak zein euskarritan aurki daitezkeen identifikatzea.

67. Berri batean izenburua eta berriaren gorputza bereiztea eta lotzea.

68. Egunkari batean berri baten garrantzia identifikatzea titularraren tamainaren eta hartzen duen lekuaren arabera.

69. Egunkarian intereseko berri bat aurkitzea eta denboran zehar jarraitzea.

70. Berri bat irakurri ondotik, ahoz erantzutea nor, zer, non, noiz eta nola galderei.

71. (*) Berri bat berridaztea izenburua eta edukia aldatuz, azalpenaren eskema mantenduz (nor, zer, non, noiz eta nola).

72. Egunkari batean, berria dagokion argazkiarekin lotzea.

73. Titularretik abiatuz, berri baten talde-idazketan parte hartzea.

74. Gutun batean identifikatzea igorlea eta kortesiazko, aurkezpeneko eta agurtzeko formulak.

75. (*) Gutun pertsonal batean diosal egiteko eta agurtzeko formulak idaztea, jasotzailearen araberako formula zuzena baliatuz (ikastetxeko zuzendaria, lagun bat, alkatea, etab.).

76. Gonbidapen batean identifikatzea nork gonbidatzen duen, noiz, non eta zergatik.

77. Gonbidapen baten testua idaztea, bertan zer ospatzen den, tokia, data, ordua eta sinadura azaltzen direlarik.

78. Zorionak emateko idaztea (eguberriak, urtebetetzeak ...).

79. Postal batean jasotzailearen izena eta helbidea non idatzi behar diren ezagutzea.

80. (*)Gutunazal batean igorlearen eta jasotzailearen izenak idaztea.

81. (*) Diktatuta, gurasoendako oharra idaztea.

82. Zorionak posta elektronikoz ematea.

83. Mezu elektroniko batean igorlea nor den kokatzea.

84. Gertakari bat iragartzeko kartelak duen informazioa identifikatzea (zer, noiz, non ...).

85. Publizitate kartel edo eskuliburu bateko informazioa identifikatzea (produktua, prezioa, eslogana ...).

86. Kartel bateko datuak osatzea.

87. Eskola gertakari bat (inauteri festa, autore baten bisita, zuhaitzaren festa) iragartzeko kartela egitea.

88. Gai jakin bat aztertzeko material egokiak hautatzea, azaleko, bizkarreko, kontrazaleko, aurkibideko eta barruko erreferentzien (testuen eta irudien) bidez.

89. Irakurketaren xedea ulertzea: argitu nahi duen zalantza, aurkitu asmo duen informazioa, etab.

90. (*) Behar duen informazioa zein orritan, tokitan eta paragrafotan aurkitzen den kokatzea.

91. (*) Azalpenezko testu batean, zenbakizko datu jakin bat aurkitzea, eta hala behar denean, azpimarratzea eta koadernoan idaztea.

92. (*) Bilaketaren emaitza egiaztatzea, hots, irakurketaren xedea erdietsi ote den egiaztatzea.

93. Azalpenezko testu batean identifikatzea non dauden ulermena eragozten duten zailtasunak.

94. Irakasleak ozen irakurritako azalpenezko testu bateko gaia identifikatzea.

95. (*) Erantzuna testu jakin baten irakurketan duen galdera eta erantzuna idaztea.

96. (*) Adinera egokitutako hiztegian hitzak aurkitzea eta definizioren bat kopiatzea.

97. Gidoi edo eskema eraikitzea taldeka irakaslearen laguntzarekin, testuarekin erantzun daitezkeen galderetatik abiatuz.

98. Hutsuneak dituen kontzeptu mapa edo testua osatzea, lexiko zehatza erabiliz.

99. (*) Norbere kabuz, azalpenezko testuetara jotzea, ikasketa gairen baten gainean zerbait jakin nahi denean.

100. Azalpenezko testu bat idazteko gidoi bat taldean egitea, zenbait informazio iturritik jaso diren oharrak edo fitxak oinarri gisa hartuz. Izenburua jarri.

101. Azalpenezko testu batean, formatu eta tipografia bera ematea kategoria bereko ideiei.

102. Azalpenezko testuak lotzea testuaren edukia ilustratzen duten irudiekin, argazkiekin edo marrazkiekin.

103. Besteen testuetan aipatzea, zehaztasunagatik, ideia argitasunagatik ordenagatik eta abarrengatik egokiak iruditzen zaizkion esamoldeak.

104. Azalpenezko testu zatitua antolatzea izenburuak, irudiak edo grafikoak, testua ... erabilita.

105. (*)Moztutako azalpenezko testu batean hitz egokia sartzea.

106. Sukaldeko errezeta batean izenburua, osagaien zerrenda eta prozedura kokatzea.

107. Sukaldeko errezeten izenburuak dagozkien argazkiekin lotzea.

108. Errezeta batean desordenaturik dauden zatiak ordenatzea (irudiak, izenburua, osagaiak, prozedura ...):

109. Errezeta batek proposatzen dituen jarraibideak exekutatzea, irakasleak testua irakurri ahala.

110. Irakurri dioten errezetari zein osagai ez dagokion asmatzea, beharrezkoak baino osagai gehiago dituen osagai zerrenda batetik interpretatuz.

111. (*) Errezeta bat irakurri ondotik erabiltzen diren osagaien zerrenda idaztea.

112. Taldeka berridaztea ezagutzen duten errezeta bat, irudiak erabiliz.

113. Lehenago irakasleak irakurri dien jolas xume bateko arauak gainontzeko lankideei azaltzea.

114. Ezagutzen duten jolas baten arauak taldeka berridaztea.

115. Hizki zopa batean zenbait hitz aurkitzea.

116. Hizki zopak egitea ikaskideek asmatzeko.

117. Desordenaturiko letretatik abiatuz hitz edo esaldi xumeak egitea.

118. Irakaslearen laguntzarekin edo laguntzarik gabe hitz gurutzatu errazak egitea.

119. Eskolako jarraibideen testu batean kokatzea non dagoen egin beharreko lana.

120. Ikasgelan portaera arauekin zerrenda bat idaztea taldeka.

121. Sute kasuetan ikastetxea ebakuatzeko jarraibideak zuzen interpretatzea, irakasleak jarraibideak irakurri ondotik.

Baliabideen erabilera.

122. Liburutegiko arauak ezagutu eta errespetatzea (portaera, materialen zainketa ...).

123. Liburutegiaren antolamendua ezagutzea (seinaleztapena, funtsen, fitxategien, espazioen, mailegu sistemaren ... kokapena)

124. Literatura testuak (ipuinak, poemak edo komikiak) liburutegi zentraleko zein liburutan edo bestelako euskarritan aurki daitezkeen identifikatzea.

125. Azalpenezko testuen (liburuen, aldizkarien, CDen, eta abarren) kokapena ezagutzea ikastetxeko edo ikasgelako liburutegian.

126. Liburu batean bizkarra, azala eta kontrazala bereiztea.

127. Liburutegiko funtsak katalogatzeko fitxak betetzea, izenburua, autorea eta argitaletxea idatziz.

128. Etxean irakurtzeko liburutegiak duen mailegu zerbitzua erabiltzea.

129. Liburu batean irakurri duenaren berri edo liburutegiko film batean ikusi duenaren berri ematea.

130. Baliabide informatikoak ezagutzea.

131. CD-ROM baten karatula edukiarekin lotzea.

132. CD-ROM baten edukian barna mugitzeko sagua erabiltzea.

133. Web orrialde baten izenburua identifikatzea eta lotuneren bat erabiltzea.

134. Testu prozesadorearekin lan saio bat hastea eta bukatzea.

135. Testu bat egitea eta inprimatzea, taldeka, testu prozesadorea erabiliz.

136. Zenbait egunkariren izena eta horien data identifikatzea.

137. Aurkibidea erabiliz, egunkariko sail jakin bat (telebistako programazioa, eguraldiaren mapa ...) zein orritan egon daitekeen aurkitzea.

138. Egunkari batean publizitatea identifikatzea.

GAZTELANIA

(Asteriskoa duten adierazleak zailtasun berezikoak dira.)

1._Ahozko hizkuntza

Kortesiazko formulak. Aurkezpenak.

1. Agurra ezagutzea.

2. Zenbait hizkuntza formulekin agur egitea, egoeraren arabera.

3. Hizkuntzarenak ez diren zenbait formularekin (begirada, irribarrea, keinua ...) agur egitea, egoeraren arabera.

4. Aurkezpeneko hizkuntza-adierazpena ezagutzea.

5. Norbere burua aurkeztea.

6. Hirugarren lagun bat aurkeztea.

7. Pertsonaren identitatearekin erlazionatzea izena eta abizenak.

Eskaerak. Eskerrak ematea. Barkamena

8. Agintera eta kortesiazko formula erabiliz zerbait eskatzea.

9. Agintera moduan egindako eskaera interpretatzea.

10. Baimena eskatzea ekintza bat egiteko.

11. Ekintza bat egiteko baimen-eskaera interpretatzea.

12. Eskerrak emateko gizarte formula erabiltzea, egoeraren arabera.

13. Eskerrak emateko erantzuna interpretatzea.

14. Barkamena eskatzeko formulak identifikatzea.

15. Barkamena eskatzea inguruaren arabera formula diferenteak erabiliz.

Informazioa transmititzea eta sentimenduak, desioak, egoerak, objektuak ... deskribatzea

16. Sentimenduak lehen pertsonan adieraztea (egon eta sentitu aditzak).

17. Beste batzuek egindako sentimendu adierazpenak interpretatzea.

18. Solaskideari galdetzea bere sentimenduen gainean.

19. Desioak edo beharrak interpretatzea formula egokiak erabiliz.

20. Beste lagun baten desioen edo beharren adierazpena interpretatzea.

21. Galderazko formula egokiak erabiliz gertakari esanguratsuen gaineko informazioa eskatzea (zer, nola, noiz, non, nork, nori, zerekin, etab.).

22. Beste batzuek emaniko informazioa interpretatzea.

23. Lehen pertsonan kontatzea gertatu zaien zerbait, ekintza espazioan eta denboran modu zuzenean kokatuz.

24. Objektu bat deskribatzea eta deskribapenarengatik ezagutzea.

25. Objektu batek iradokitzen dituen sentimendu eta irudiak adieraztea.

26. Bertan diren objektuekin erkatzeak egitea.

27. Beste batzuek egindako erkatzeak interpretatzea.

28. Toki ezagunera iristeko egin behar den ibilbidea azaltzea.

29. Ibilbide bat nola egin behar den beste batek azaldu eta azalpen hori interpretatzen jakitea.

30. Objektuak, pertsonak, tokiak, helbideak, etab. aurkitzeko modua azaltzea, espazioko erreferentziak erabiliz.

31. Beste batzuek objektuak, pertsonak, tokiak, helbideak, etab. aurkitzeko emandako azalpenak interpretatzea.

32. Aparatu ezagun baten funtzionamendua azaltzea.

33. Aparatu baten funtzionamenduaren gaineko informazioa eskatzea.

34. Mezu bat beste lagun batzuei igortzeko identifikatzea.

35. Beste lagun batzuei mezu bat igortzea, mezuen edukia mantenduz.

36. Telefono bidezko komunikazioa eta emailea eta hartzailea bertan izanik ematen den komunikazioa bereiztea.

37. Emailearekin eta hartzailearekin telefonoz hitz egitea, komunikazioa hasi eta bukatzeko formula desberdinak erabiliz.

38. Telefonoz hitz egitea komunikazioa etetea saihestuz, komunikazio egoera bakoitzerako egokiak diren adierazpenak erabiliz (iritzia eman, informazioa eskatu, barkamena eskatu, zerbait eskertu, etab.).

Narrazioak. Kontakizunak. Errezitatuak. Dramatizazioa.

39. Ipuin bat kontatzea literatura genero horrenak diren formulak (hasierakoak eta bukaerakoak) erabiliz eta argumentuko gertaera zenbait, protagonistaren eta bigarren mailako pertsonaien deskripzio laburra, eta elementu material esanguratsua erabiliz.

40. Hasierako eta bukaerako formulak dituen ipuin bat interpretatzea, argumentuko hiru gertakizunen narrazioa egitea, eta protagonista, bigarren mailako pertsonaiak eta elementu material esanguratsuren bat deskribatzea.

41. Beste haur batek ozen irakurritako ipuin baten narrazioa segitzea.

42. Haurrarendako esanguratsua den gertakari zehatz eta esanguratsu bat kontatzea, lehenaldiko aditz formak erabiliz eta zer gertatu zen, non gertatu zen eta beretzat garrantzitsua zergatik den azalduz eta gertakarien denborazko sekuentzia transmitituz.

43. Beste batzuek egindako kontakizunak interpretatzea.

44. Norberari gertaturiko pasadizo bat kontatzea.

45. Beste pertsona batek kontaturiko pasadizoa interpretatzea.

46. Poesia bat entzutean erritmoa eta errima antzematea.

47. Modu indibidualean edo taldeka memorizatzea, errezitatzea eta dramatizatzea erritmo eta intonazio egokiko biko errimatua, bertsoa eta poesia, gorputzaren hizkerarekin lagunduz.

48. Poesia bat entzutean, identifikatzea poesia hori osatzen duten elementu berariazkoak (tokia, denbora, koloreak, etab.) eta transmititu nahi duten mezua eta edukia gorpuzkerarekin erlazionatzea.

49. Banaka edo taldeka errezitatzea poesia narratibo bat, beharrezko etenak eginez eta intonazio eta erritmo egokia erabiliz.

50. Poesia narratibo batean ematen den gertakarien segida ezagutzea.

51. Poesia narratibo bat entzutean, identifikatzea poesia hori osatzen duten berariazko elementuak (tokia, denbora, koloreak, etab.), ideia nagusia, gertakari narratiboen segida, etab.

52. Poesiaren edukia tituluarekin erlazionatzea, errezitatzean errepikatzen ote den erreparatuz.

53. Modu arrazoituan iritzia ematea, entzundako poesia gustuko duen ala ez.

54. Biko errimatuak ekoizteko biko egitura erabiltzea, banaka zein taldeka, eredu bati jarraituz, intonazio eta erritmo egokia erabiliz.

55. Poesia bat analogiaz sortzea emandako erreferente batetik abiatuz, beharrezko aldaketak sartuz eta errima errespetatuz.

56. Banaka edo taldeka, poesia bat modu autonomoan asmatzea, erreferenterik gabe, bertsoen errima eta egitura errespetatuz.

57. Sortutako poesiaren bertsoak identifikatzea.

58. Haurrendako antzerki lan batean parte hartzen duten protagonista eta bigarren pertsonaiak (bizidunak edo bizigabeak) identifikatzea.

59. Haurrendako antzerki lan batean parte hartzen duen pertsonaia (bizidun edo bizigabe) bat interpretatzea.

Hitzaldiak. Eztabaidak. Elkarrizketak. Inkestak.

60. Banaka edo taldeka, gainontzekoen aurrean gai bat azaltzea, irudiak edo marrazkiak baliatuz.

61. Banaka edo taldeka, hitzaldi bateko gaia identifikatzea, irudiak edo marrazkiak baliatuz.

62. Banaka edo taldeka, hitzaldi batean emandako informazioa interpretatzea, irudiak edo marrazkiak baliatuz.

63. (*) Banaka edo taldeka, gainontzekoen aurrean gai bat aurkeztea, idatzitako gidoia baliatuz.

64. (*) Banaka edo taldeka, hitzaldi batean emandako informazioa identifikatzea, idatzitako gidoia baliatuz.

65. Hitzaldi bateko ideia nagusiak identifikatzea eta izendatzea.

66. Moderatzaileak eztabaida batean duen papera ezagutzea eta betetzea: norbere burua eta gainontzekoak aurkeztea, gaia azaltzea, hitza ematea, txanda errespetaraztea, etab.

67. Parte-hartzailearen papera ezagutu eta betetzea: hitza eskatzea, hitza noiz ematen zaion identifikatzea, gainontzekoei entzutea, eztabaidagaiaren gainean iritzia ematea, argudioak ematea, beste lagun batzuen iritziak identifikatzea, iritzi berekoa denari arrazoia ematea, norberarenaren kontrakoa den iritzia identifikatzea, etab.

68. Elkarrizketatzailearen papera ezagutu eta betetzea: publikoari agur egitea, elkarrizketatua aurkeztea, galderak egitea, erantzunak interpretatzea, publikoari adio esatea, etab.

69. Elkarrizketatuaren papera ezagutu eta betetzea: objektu edo gertakari baten gainean egiten zaion galdera identifikatzea, iritzi propioarekin erantzutea, publikoari eta elkarrizketatzaileari agur egitea, etab.

70. Bizitako objektu edo gertakari baten gainean argumentatzea.

71. Bizitako objektu edo gertakari baten gainean norbaitek argumentatzen duenean identifikatzea.

72. Datu baten gaineko galdera zehatza egitea.

73. Galdetzen zaionaren gainean identifikatzea.

74. Datu baten gaineko galdera zehatz bati erantzutea.

75. Inkesta batean parte hartzea, egindako galderei erantzunez.

Jolasak.

76. Sehaska hitzekin, errimekin eta kantuekin keinu-jokoak egitea, intonazio onarekin eta erritmoa errespetatuz.

77. Isiltasuna soinurik eza bezala identifikatzea, jolasaren parte denean, errima eta sehaska kantekin.

78. Errima eta sehaska kantuetan hitza-isiltasuna konbinatuz jolasak egitea, intonazio onarekin eta erritmoa eta isiltasuna errespetatuz.

79. Entzundako errima edo sehaska kantu batean isiltasuna ordezka dezakeen hitzari aurreratzea.

80. Izenetik abiatuz eta keinuarekin bat, biko errimatuekin eta errimekin jolasak asmatzea, erritmoa eta intonazioa zainduz.

81. Errima eta entzundako ahozko mezua identifikatzea, egindako keinuarekin eta egindako jokoetako ideia nagusiekin erlazionatuz.

82. Erantzunean koherentzia logikoa duten biko errimatuak eta errimak sortzea.

83. Biko errimatuak eta errimak asmatzea, erantzun logikoa absurdu bihurtuz eta modu dibertigarrian adieraziz.

84. Aldrebeskeria bat entzutean, galdera eta erantzuna erlazionatzea.

85. Aho-korapilo batean entzundako hitz zenbait berriz esatea.

86. Aho-korapilo bat errezitatzea banaka, erritmo, intonazio eta fonetika egokia zainduz.

87. Aho-korapiloekin jolasak asmatzea, nork bere erritmoa, intonazioa eta fonetika zainduz.

88. Ahozko generoa den asmakizunaren hizkuntza egiturak identifikatzea, eredu ezagunetatik abiatuz.

89. Taldeari ezaguna den asmakizuna kontatzea, objektu baten edo irudi baten laguntzarekin eta laguntzarik gabe, intonazio egokia eta nork bere diskurtso formula erabiliz.

90. Entzundako ahozko mezua irudiarekin edo objektuarekin erlazionatzea.

91. Entzundako mezuaren hitzen arteko erlazio logikoa asmatzea, erantzun koherentea eman ahal izateko.

92. Entzundako asmakizun batean zer transmititu nahi den identifikatzea.

93. Asmakizun bat entzutean posible diren erantzun logikoak identifikatzea.

94. Bikoteka edo banaka asmakizun bat asmatzea, egokia den diskurtso formula aplikatuz.

Arauak.

95. Ikastetxean eta heldu batek etxean emandako arauen azalpena interpretatzea.

96. Ikastetxeko eta etxeko arauak beste bati azaltzea.

97. Aparatu bat nola egiten den beste batzuei azaltzea, prozesuan izandako ekintzak zer denbora sekuentziatan egin diren adieraziz (lehenengo .... egiten da, gero .....egin behar da, azkenik ....egin behar duzu, etab.).

98. Beste pertsona batzuek aparatu bat nola egiten den erakusteko ematen dituzten azalpenak interpretatzea.

99. Errezeta batean testu mota, osagaiak, tresnak, prozesua, etab. identifikatzea.

100. Errezeta bateko osagaiak, tresnak, prozesua, etab. deskribatzea, marrazkien, ebakigarrien, eta abarren laguntzarekin.

101. Beste batek egindako errezeta baten lanketa interpretatzea.

2._Hizkuntza idatzia

Testu idatzien ulermena. Hastapenak.

1. Testu baten edukia aurreratzea izenburutik, iruditik eta ezagutzen dituen hitz batzuetatik abiatuz.

2. Objektuen izena dagokion argazkiarekin edo marrazkiarekin lotzea.

3. Zenbait izenbururen artean hautatzea testuaren edukiari (ipuinetan, albisteetan, errezetetan, kantuetan, poemetan, eta abarretan) hobekien egokitzen zaiona.

4. Testu bat osatzen duten tipografiak identifikatzea: letra larriak, lodiak, kurtsibak, azpimarratuak, etab.

5. (*) Norberak idatzitako testuak ozenki irakurtzea.

6. (*) Testu labur bat ozenki irakurtzea, intonazioa, ahoskera eta erritmo egokia emanez (poemak, lelotegiak, asmakizunak, kantuen errepikak ...).

7. Irakasleak irakurritako zati bat zein testu motari (ipuinak, errezetak, poesiak ...) dagokion ezagutzea.

8. Irakasleak irakurritako zati esanguratsu bat zein ipuin ezaguni dagokion identifikatzea.

9. (*) Zenbait hitzen esanahia testuinguruaren arabera ondorioztatzea.

10. Irakurri dioten testuaren gainean iritzia ematea: gustatu ote zaion, lehenagotik badakien zerbaitekin erlazionatzen ote duen ...

11. Interesarekin entzutea irakasleak ozenki irakurtzen duenean eta testua ulertzen duela agertzea jarrera eta adierazpenekin.

Testu idatzien ekoizpena. Hastapenak.

12. Grafismoak marraztea, letrak imitatu, ezkerretik eskuinerako eta goitik beherako norabideak jarraituz.

13. Sasiletrak marraztea (letra arrunten marrazketa imitatzen duten grafismoak), hitz batek duen letra eta kopuru eta aniztasuna berriz esanez, ezkerretik eskuinerako eta goitik beherako norabidea jarraituz.

14. Nork bere izena eta beste ikaskide batzuena idaztea, hainbat xederekin: lanak eta ondasunak identifikatzea, arlo batzuetako parte-hartzea erregistratzea, liburutegiko liburuak mailegatzeko, etab.

15. Idazkera silabikoa egitea, gero ahotsa emanez.

16. (*) Modu alfabetikoan idaztea, letra bakoitza dagokion soinuarekin lotuz, zuzenketa ortografikoa kontuan hartu gabe.

17. Modu alfabetikoan idaztea, zalantza ortografikoak kontuan hartuz.

18. Testuak marraztea, idazketarako tresna (arkatza, boligrafoa, klariona, pintura, errotulagailua, letra mugikorrak, teklatua ...) eta euskarri egokia erabiliz (gutuna, folioan; kartela, kartoi mehean; gogoratzeko oharrak badira, agendan edo libretan; etxerako mandatu bat bada, paper zati batean, etab.).

19. Zenbakiak, letrak eta beste zeinu grafiko batzuk bereiztea.

20. Hitzak testu zati batean identifikatzea.

21. Hitz ezberdinetan letra berak identifikatzea.

22. Bere izena edo beste izen esanguratsu bat osatzen duten letren izena ezagutzea.

23. Letra guztien izena ezagutzea (letra larrien kasuan).

24. Edozein tipografiatako letren izena ezagutzea.

25. (*) Hitz ezagunak eta ezezagunak deszifratzea testu labur batean.

26. Testua (errotulua, etiketa, ipuina, gutuna, iragarkia, oharra, albistea, errezeta ...) xedera (gogoratu, erregistratu, izendatu, datuak antolatu, informatu, komunikatu, adierazi, zerbait egiten irakatsi ...) egokitzea.

27. (*) Testu bat planifikatzea idatzi baino lehen: zer idatziko den (gaia), zertarako (idaztearen xedea), norendako (jasotzailea) eta nola (euskarri materiala, testu mota ...).

28. (*) Idazte sistemaren konbentzio zenbait errespetatzea: hitzen, paragrafoen, marjinen arteko banaketa, izenburuetarako bestelako tipografia.

29. (*) Testuak berrikustea eta hobetzea idatzi ondoren, banaka zein taldeka.

30. (*) Sortu den testua argitaratzea, editatzea eta jasotzaileari eskura jartzea.

31. (*) Testu bat sortzeko garaian gertatzen diren zalantza edo zailtasunak identifikatzea eta konponbidea ematea, ikaskide baten edo irakaslearen laguntzarekin.

32. Ideiak emanez, xede desberdineko testu kolektiboen sorkuntzan parte hartzea.

33. Irakasleari testuak diktatzea, modu konbentzionalean transkriba ditzan eta eredu gisa balio dezan.

34. Izenburu bateko hitzak (modu desordenatuan emanak) ordena zuzenean idaztea.

35. Testuak kopiatzea memorizatuak edo gogoratuak izan daitezen: oharrak etxera eramateko, kantutegiak, poema liburuak, errezeta liburuak, ipuin bildumak, joko bildumak, agendak ...

36. Ipuin edo errezeta bateko irudiak kronologikoki ordenatzea eta horietako bakoitzarekin bat datorren testua idaztea.

37. (*) Beste batek hasitako testu idatzi bati jarraipena ematea.

38. Bi hitzen artean, testuinguruaren arabera egokiena dena hautatzea.

39. (*) Testu bateko hitzak sinonimoez ordezkatzea.

Testu tipologia erabiltzea (zerrenda testuak, testu literarioak, informatiboak, azalpenezkoak, aginduzkoak, ludikoak ...)

40. (*) Zerrenda testuetan eskatutako informazioa interpretatzea eta kokatzea: ikasgelako errotuluak, zerrendak, etiketak, ordutegiak, egutegia, telebista programak, menuak, errezetak, gidak, erosketa zerrendak, fakturak, inprimakiak, txartelak, kartelera, eskola ordutegiak, horma-irudiak, agendak, atlasak, mapak, ikasgelako planoa, hiztegiak, katalogoak, fitxa bibliografikoak, etab.

41. (*) Zerrenda testu batean eskatutako datuak idaztea edo osatzea norbere kaxa (ikus aitzineko adierazlea).

42. (*) Diktatuta, lan bat egiteko gogoratu behar diren hitzen zerrenda idaztea.

43. Beharrezkoa den lekuetan edo autorearen sinadura duten testuetan nork bere izena idaztea.

44. (*) Irakurri duen ipuin batetik gogoan dituen pertsonaien zerrenda idaztea.

45. Ipuin, poema, komiki ... liburu bateko azalean izenburua, autorea edo ilustratzailea non dagoen kokatzea.

46. Ipuinaren izenburuak ilustrazioekin eta pertsonaiekin erlazionatzea.

47. Pertsonaiak deskripzioekin, erabiltzen dituzten adierazpenekin, eta abarrekin erlazionatzea.

48. Ipuin baten irakurketa entzun eta liburuan irakurri batera egitea.

49. (*) Lehenbiziko paragrafoak irakurri ondotik ipuin batek nola jarraitzen duen aurreikustea.

50. Ipuin batean pertsonaia baten izena ezagutzea.

51. Ipuinen egitura ezagutzea, eta beraz, hasierako eta bukaerako formulak, sarrera, korapiloa eta amaiera identifikatzeko gai izatea..

52. Ipuina entzun ahala emozioak adieraztea (harridura, beldurra, poza ...)

53. Diktatuta, ipuin ezagun baten esaldiak idaztea (esaldiok arbelean aitzinetik idatzi direlarik).

54. (*) Literatura testuen edizioan, formatua eta tipografia egokitzea. Kasu, izenburuan eta testuaren gainontzekoan desberdina den tipografia erabiliz, ipuinaren formatu egokia hautatuz, etab.

55. (*) Ipuin bat berridaztea, izenburua, pertsonaien elkarrizketak, deskribapenak eta amaiera aldatuz.

56. (*) Irudi sekuentzia batetik abiatuz, sarrera, korapiloa eta amaiera duen ipuin baten testua sortzea.

57. (*) Ezaguna den poema edo kantu bateko bertsoak ordenatzea, berregiteko.

58. Kantu, poema eta abarrendako beste izenburu batzuk asmatzea.

59. Hitzen bat, bertsoren bat aldatuz eta errima errespetatuz poemak berridaztea.

60. (*) Kantu batean leloa aurkitzea.

61. Irakasleak irakurritako komiki bateko bunbuiloaren testua dagokion pertsonaiarekin erlazionatzea.

62. Ordena logikoari jarraituz, komiki bateko biñeten sekuentzia berregitea.

63. Lau biñetetako komiki bateko bunbuiloak betetzea.

64. Irakurri izan dieten komiki tira batetik abiatuz istorioa eraikitzea.

65. Ipuina, poema, komikia, eta abarra zergatik gustatu zaien azaltzea.

66. Berri idatziak zein euskarritan aurki daitezkeen identifikatzea.

67. Berri batean izenburua eta berriaren gorputza bereiztea eta lotzea.

68. Egunkari batean berri baten garrantzia identifikatzea titularraren tamainaren eta hartzen duen lekuaren arabera.

69. Egunkarian intereseko berri bat aurkitzea eta denboran zehar jarraitzea.

70. Berri bat irakurri ondotik, ahoz erantzutea nor, zer, non, noiz eta nola galderei.

71. (*) Berri bat berridaztea izenburua eta edukia aldatuz, azalpenaren eskema mantenduz (nor, zer, non, noiz eta nola).

72. Egunkari batean, berria dagokion argazkiarekin lotzea.

73. Titularretik abiatuz, berri baten talde-idazketan parte hartzea.

74. Gutun batean identifikatzea igorlea eta kortesiazko, aurkezpeneko eta agurtzeko formulak.

75. (*) Gutun pertsonal batean diosal egiteko eta agurtzeko formulak idaztea, jasotzailearen araberako formula zuzena baliatuz (ikastetxeko zuzendaria, lagun bat, alkatea, etab.).

76. Gonbidapen batean identifikatzea nork gonbidatzen duen, noiz, non eta zergatik.

77. Gonbidapen baten testua idaztea, bertan zer ospatzen den, tokia, data, ordua eta sinadura azaltzen direlarik.

78. Zorionak emateko idaztea (eguberriak, urtebetetzeak ...).

79. Postal batean jasotzailearen izena eta helbidea non idatzi behar diren ezagutzea.

80. (*) Gutunazal batean igorlearen eta jasotzailearen izenak idaztea.

81. (*) Diktatuta, gurasoendako oharra idaztea.

82. Zorionak posta elektronikoz ematea.

83. Mezu elektroniko batean igorlea nor den kokatzea.

84. Gertakari bat iragartzeko kartelak duen informazioa identifikatzea (zer, noiz, non ...).

85. Publizitate kartel edo eskuliburu bateko informazioa identifikatzea (produktua, prezioa, eslogana ...).

86. Kartel bateko datuak osatzea.

87. Eskola gertakari bat (inauteri festa, autore baten bisita, zuhaitzaren festa) iragartzeko kartela egitea.

88. Gai jakin bat aztertzeko material egokiak hautatzea, azaleko, bizkarreko, kontrazaleko, aurkibideko eta barruko erreferentzien (testuen eta irudien) bidez.

89. Irakurketaren xedea ulertzea: argitu nahi duen zalantza, aurkitu asmo duen informazioa, etab.

90. (*) Behar duen informazioa zein orritan, tokitan eta paragrafotan aurkitzen den kokatzea.

91. (*) Azalpenezko testu batean, zenbakizko datu jakin bat aurkitzea, eta hala behar denean, azpimarratzea eta koadernoan idaztea.

92. (*) Bilaketaren emaitza egiaztatzea, hots, irakurketaren xedea erdietsi ote den egiaztatzea.

93. Azalpenezko testu batean identifikatzea non dauden ulermena eragozten duten zailtasunak.

94. Irakasleak ozen irakurritako azalpenezko testu bateko gaia identifikatzea.

95. (*) Erantzuna testu jakin baten irakurketan duen galdera eta erantzuna idaztea.

96. (*) Adinera egokitutako hiztegian hitzak aurkitzea eta definizioren bat kopiatzea.

97. Gidoi edo eskema eraikitzea taldeka irakaslearen laguntzarekin, testuarekin erantzun daitezkeen galderetatik abiatuz.

98. Hutsuneak dituen kontzeptu mapa edo testua osatzea, lexiko zehatza erabiliz.

99. (*) Norbere kabuz, azalpenezko testuetara jotzea, ikasketa gairen baten gainean zerbait jakin nahi denean.

100. Azalpenezko testu bat idazteko gidoi bat taldean egitea, zenbait informazio iturritik jaso diren oharrak edo fitxak oinarri gisa hartuz. Izenburua jarri.

101. Azalpenezko testu batean, formatu eta tipografia bera ematea kategoria bereko ideiei.

102. Azalpenezko testuak lotzea testuaren edukia ilustratzen duten irudiekin, argazkiekin edo marrazkiekin.

103. Besteen testuetan aipatzea, zehaztasunagatik, ideia argitasunagatik ordenagatik eta abarrengatik egokiak iruditzen zaizkion esamoldeak.

104. Azalpenezko testu zatitua antolatzea izenburuak, irudiak edo grafikoak, testua ... erabilita.

105. (*) Moztutako azalpenezko testu batean hitz egokia sartzea.

106. Sukaldeko errezeta batean izenburua, osagaien zerrenda eta prozedura kokatzea.

107. Sukaldeko errezeten izenburuak dagozkien argazkiekin lotzea.

108. Errezeta batean desordenaturik dauden zatiak ordenatzea (irudiak, izenburua, osagaiak, prozedura ...):

109. Errezeta batek proposatzen dituen jarraibideak exekutatzea, irakasleak testua irakurri ahala.

110. Irakurri dioten errezetari zein osagai ez dagokion asmatzea, beharrezkoak baino osagai gehiago dituen osagai zerrenda batetik interpretatuz.

111. (*) Errezeta bat irakurri ondotik erabiltzen diren osagaien zerrenda idaztea.

112. Taldeka berridaztea ezagutzen duten errezeta bat, irudiak erabiliz.

113. Lehenago irakasleak irakurri dien jolas xume bateko arauak gainontzeko lankideei azaltzea.

114. Ezagutzen duten jolas baten arauak taldeka berridaztea.

115. Hizki zopa batean zenbait hitz aurkitzea.

116. Hizki zopak egitea ikaskideek asmatzeko.

117. Desordenaturiko letretatik abiatuz hitz edo esaldi xumeak egitea.

118. Irakaslearen laguntzarekin edo laguntzarik gabe hitz gurutzatu errazak egitea.

119. Eskolako jarraibideen testu batean kokatzea non dagoen egin beharreko lana.

120. Ikasgelan portaera arauekin zerrenda bat idaztea taldeka.

121. Sute kasuetan ikastetxea ebakuatzeko jarraibideak zuzen interpretatzea, irakasleak jarraibideak irakurri ondotik.

Baliabideen erabilera.

122. Liburutegiko arauak ezagutu eta errespetatzea (portaera, materialen zainketa ...).

123. Liburutegiaren antolamendua ezagutzea (seinaleztapena, funtsen, fitxategien, espazioen, mailegu sistemaren ... kokapena)

124. Literatura testuak (ipuinak, poemak edo komikiak) liburutegi zentraleko zein liburutan edo bestelako euskarritan aurki daitezkeen identifikatzea.

125. Azalpenezko testuen (liburuen, aldizkarien, CDen, eta abarren) kokapena ezagutzea ikastetxeko edo ikasgelako liburutegian.

126. Liburu batean bizkarra, azala eta kontrazala bereiztea.

127. Liburutegiko funtsak katalogatzeko fitxak betetzea, izenburua, autorea eta argitaletxea idatziz.

128. Etxean irakurtzeko liburutegiak duen mailegu zerbitzua erabiltzea.

129. Liburu batean irakurri duenaren berri edo liburutegiko film batean ikusi duenaren berri ematea.

130. Baliabide informatikoak ezagutzea.

131. CD-ROM baten karatula edukiarekin lotzea.

132. CD-ROM baten edukian barna mugitzeko sagua erabiltzea.

133. Web orrialde baten izenburua identifikatzea eta lotuneren bat erabiltzea.

134. Testu prozesadorearekin lan saio bat hastea eta bukatzea.

135. Testu bat egitea eta inprimatzea, taldeka, testu prozesadorea erabiliz.

136. Zenbait egunkariren izena eta horien data identifikatzea.

137. Aurkibidea erabiliz, egunkariko sail jakin bat (telebistako programazioa, eguraldiaren mapa ...) zein orritan egon daitekeen aurkitzea.

138. Egunkari batean publizitatea identifikatzea.

Iragarkiaren kodea: F0519319