118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

446/2005 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "A-12 errepidea moldatzea, A-15 errepidearen gaineko glorietaren eta Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, " eraikuntzako proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzen duena.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak "A-12 errepidea moldatzea, A-15 errepidearen gaineko glorietaren eta Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, " eraikuntzako proiektua onetsia izateko aurkeztu du.

Proiektuaren arabera, Iruñerako norabidean, A-12 errepideari hiru errei eman nahi zaizkio, A-15 errepidearen gaineko glorietaren (Iruñeko mendebaldeko ingurabidea) eta Donejakue Bideko A-12 Autobiaren hasierako Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, hain zuzen ere, Zizurko auzoberriran sartzeko biribilgunean.

Jarduketak, batez beste, 900 metro luze hartuko ditu.

Hona hemen proiektuaren beste jarduketa batzuk:

_Bigarren errei bat jartzea A-15 errepidetik Iruñerantz eta Lizarrarantz ateratzeko adarrean (Irurtzungo norabidean).

_A-15 errepidetik Landaben-Noain norabidean ateratzeko adarra eta Lizarrarako irteera A-12tik zuzenean lotzea.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "A-12 errepidea moldatzea, A-15 errepidearen gaineko glorietaren eta Zizur Nagusiko glorietaren arteko tartean, " eraikuntzako proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektua 30 egun baliodunez jendaurrean jartzea. Epe horretan, pertsona orok bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egiten ahalko ditu. Horretarako, interesatuek proiektua eskura izanen dute Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko irailaren 13an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0518995