118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2005eko irailaren 19koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Lapoblaciongo eta Meanoko hodi igorleen eta hondakin uren tratamenduen lanak" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 18ko 604/2005 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko kontseilariak, irailaren 7ko 891/2005 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta erabaki zuen aurkeztutako alegazioen gainean ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Lapoblaciongo eta Meanoko hondakin-uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkie.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (Nilsa) enpresak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Lapoblaciongo eta Meanoko hodi igorleen eta hondakin uren tratamenduen lanak" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko irailaren 19an._Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0519247