118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1506/2005 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako osasun material suntsigarriaren hornidura kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona (APRO 5/2006 lehiaketa publikoa)

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: APRO 5/2006 lehiaketa publikoa kontratatzea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako osasun material suntsigarria erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 2.254.826 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

Enpresa-sailkapena ez da beharrezkoa.

Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2005eko irailaren 15a.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko azaroaren 7a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2005eko abenduaren 7an.

Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua

(Kontratazioa arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina).

Iruñean, 2005eko irailaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0519137