118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

386/2005 EBAZPENA, irailaren 14koa, Turismo zuzendari nagusiak emana, Nafarroak 2006ko turismo ferietan izanen duen erakustokia muntatu eta desmuntatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

_Kontratuaren xedea: Nafarroak 2006ko turismo ferietan izanen duen erakustokia muntatu eta desmuntatzeko lanak.

_Prozedura: espediente arruntaren eta prozedura irekiaren bidez izapidatuko da.

_Hasierako prezioa: 180.000 euro (BEZa barne).

_Egiteko epea: kontratua sinatu eta biharamunetik hasiko da eta muntatu eta desmuntatzeko ezarritako epeak errespetatu beharko dira.

_Parte hartzeko eskaeren aurkezpena: hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bi eta erdiak arte, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan, Iruñeko Navarrería kaleko 39ko 1. oinean (31001 posta kodea), Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30 arte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozein erregistro edo bulegotan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen agirian adierazten direnak. Agiri hori Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuan, Iruñeko Tomas Caballero Parkeko 1 zenbakiko "Fuerte del Príncipe II" eraikineko laugarren solairuan, 31005 posta kodea, edo ondoko helbide elektronikoetan jaso daiteke: coroziri@cfnavarra.es, imartinl@cfnavarra.es. Agiriak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.

_Parte hartzeko eskaerak irekitzeko tokia eta eguna: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, Mahaiak, "Dokumentazioa" izeneko 1. gutunazala eta "Proposamen teknikoa" izeneko 2. gutunazala irekiko ditu, barneko ekitaldi batean.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoko hogeigarren egun naturalean, eguerdiko hamabietan, lehiaketan onartu diren enpresen "Eskaintza ekonomikoa" izeneko 3. gutunazalak ireki eta irakurriko dira, Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuaren egoitzan eginen den jendaurreko ekitaldi batean, hots, Iruñeko Tomas Caballero Parkeko 1 zenbakiko "Fuerte del Príncipe II" eraikineko laugarren solairuan, 31005 posta kodea.

Iruñean, 2005eko irailaren 14an._Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F0519527