118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

281/2005 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Checkpoint produktu zenbaiten lizentziak eta 2. eta 3. mailetako suebaki-arkitektura garatzeko behar den laguntza teknikoa erosteko kontratua "Specialist Computer Centres Solutions, S.L." enpresari esleitzen diona, prozedura negoziatuaren bidez, prentsan iragarrita.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak, irailaren 1eko 281/2005 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuaren Checkpoint produktu zenbaiten lizentziak eta 2. eta 3. mailetako suebaki-arkitektura garatzeko behar den laguntza teknikoa erostea (2005/100 espedientea).

_Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.

_Esleipenaren prezioa: 44.782,24 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: Specialist Computer Centres Solutions, S.L.

Iruñean, 2005eko irailaren 14an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0519002