118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1217/2005 EBAZPENA, irailaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko telefonista izateko 4 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 6ko 860/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan telefonista izateko 4 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 63. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 10eko 1012/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan telefonista izateko 4 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lekualdatzea:

Onartuak:

AGUIRRE RUIZ, CRISTINA

ARNEDILLO REMIREZ, ANA ISABEL

ESPAÑA LOPEZ, ANGELA

GOIZUETA JANICES, MARIA ESTHER

PINA GONZALEZ, BLANCA ESTHER

SAN MARTIN ARTEAGA, MARIA CRISTINA

SESMA VALLES, MARIA VILLAR

Baztertuak:

GASTON GANUZA, MARIA TERESA (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Deialdiaren 2.1.1 a) eta b) arauetan xedaturikoa ez frogatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko irailaren 8an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0519046